Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Exposiciones


ZUZENEKO ISTANTEAK. Exposición de fotografías de música

del 25 de febrero al 3 de marzo de 2013. Ambigú

'Zuzeneko istanteak’ musika argazki erakusketa kolektiboa da. Bertan parte hartzen duten 20 argazkilariak, musikazuzenean.com atari digitaleko kideak dira, eta ez dira sektoreko profesionalak, baizik argazkilaritza eta musika uztartzea gustuko duten argazkilariak.

Erakusketa honen baitako 40 argazkiak, 2011 eta 2012 urteetan zuzeneko kontzertuetan hartuak izan dira. Horrela, atzera begira egon gabe, erakusketak egun gure agertokietan gertatzen ari dena islatzen du, egungo musika eszenaren erradiografia gaurkotua eginez. Irudiek, Euskal Herriko musika eszenako eremu ezberdinak irudikatzen dituzte: jaialdi handietatik gaztetxeetako eszena undergroundera, herriko plaza edota tabernetako kontzertuak barne. Hainbat musika estilo biltzen ditu: rocka, heavya, ska, reeagea, hardcorea, folka..

Irudietan azaltzen diren musika talde eta bakarkari guztiek euskaraz burutzen dute musika bidea. Batzuk, ehuneko ehunean. Beste batzuk euskarazko zenbait kantu barneratuz euren kantu zerrendetan.

Musika taldeak:
Berri Txarrak, Lisabo, Willis Drummond, Koma, Gatillazo, Gose, Erantzun, Humilitate, Doctor Deseo, Fridyas Crew, Numen, Matxura, Inoreneroni, Anai Arrebak, Zuloak, Ruper Ordorika, Joseba Irazoki, Esne Beltza….

Argazkilariak:
J.A. Areta Goñi ‘Juxe’, Josu Txintxurreta, Saioa Cabañas ‘Gauilunak’, Garbiñe Irizar, Makoki, Iñigo Serrano, Hodei Esteban, Guillermo Urkijo, Xavier Berrouet, Vik Fdz, Kepa Garro, Ainara Garcia, Egoitz Irizar , Jon Iraundegi, Arnaitz Eraso, Ander Kerejeta, Koldo Orue, Joseba Barrenetxea, Koldo Eizmendi, Ibon Urizar.

Audioa gunea:
Erakusketan, argazkiak ikusi ez ezik, horien audioa entzun ere egin ahal izango du bisitariak. Argazki bakoitzaren informazio guztia eskuratzeaz gain (taldearen izena, argazkia eginiko lekua, taldearen biografia txikia, argazkilariaren biografia txikia…), kantu bat entzuteko aukera izango da, erakusketa interaktiboa bilakatuta.

Antolatzailea:
AEK, 18.Korrika


Zuzeneko Instanteak
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Política de privacidad | Cookies | Aviso legal
Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
NO ACEPTO - SÍ ACEPTO LAS COOKIES