Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


2013ko uztailaren 12tik urriaren 6ra. 1. Solairua

Cassio Markowski (Sao Paulo, Brasil 1972)

'Zergatik untxiak zuri bihurtzen diren'

Hainbat adierazpideren arteko negoziazio gisa ulertzen dut nire lana, zeinaren baitan nire neure izaera kultural hibridoa ia beti auzi alegoriko gisa agertzen den. Poloniara joan nintzenean, bertako “ez izatearen” sentsazioa bizi izan nuen, testuinguru berrira egokitu beharra. Hango klima latzera, ohitu beharrak, esaterako, aldaketari eta egokitzapen-gaitasunari buruzko kezka piztu dit. Gizaki-gorputzezko untxi edo untxi-burudun gizaki hauek biziraupenaren bilaketa islatu nahi dute, ingurumenaren berezitasunetara egokitzeko lehia; izan ere,  aldatu beharra dute, ingurune berrira egokituko badira.

Formalki antzerkia eta performancearen arteko ekimen jakin baten argazki bidezko erregistroa da. Zergatik untxia hautatu? Bada, zenbait kulturatan botere magikodun animaliaren ospea duelako, tartean baita Poloniako kulturan. Joseph Beuys artistaren ustean, untxia femeninoaren sinboloa da, ilargia eta intuizioaren ingurukoarena, baina baita abiadura eta aldaketarena ere.

Gaur egun, interes berezia pizten didate oroimenak ekintza eszenikoaren gorputz, objektu eta espazioekin dituen harremanek; eremu horretan, egunerokotasunaren gertakari eta egoerak berrinterpretatzeak erakartzen nau.


NON STOP
Cassio Markowski
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK