Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


2013ko uztailaren 12tik urriaren 6ra. 1. Solairua

Pau Figueres (Alicante, 1976)

'Rude but nude'

Rude but nude proiektua identitateari buruzko hausnarketa da: aberria, nazioa, sustraiekiko sentimenduei buruzkoa funtsean, ezin ukituzko zerbaitengan sinestarazten diguten kontzeptu jakin batzuekiko sentimenduei buruzkoa. Gizarte berean bizi diren kultura desberdinen arteko elkarbizitzatik eratorriko gatazkei buruzko ikuspegi zintzo eta, aldi berean, ironikoa izan nahi du proiektu honek. Euskal kultura herrikoiaren sinbologia, ikonografia eta, oro har, topikoak bereganatu eta testuingurutik atera ditu egileak, hausnarketa pizteko asmodun lanak sortuaz.

Aldarrikapenezko testuen estetika nabarmendu nahi du Rude but nude proiektuak (pankartak, esloganak, pintadak,…), horien guztien alde bisuala edo edukia jasoaz. Hartara euskal kultura herrikoiak –hasi kiroletik eta politikaraino– berezko dituen elementuen erabilerari egiten dio arreta, harreman bisualak sortuaz, direla harreman piktorikoak, direla teknologikoak, bai eta performancearen alorrekoak ere.

Tokiko testuinguruari erreparatzen badio ere, proiektua mundu zabalean gertatzen diren aldaketa sozial eta politikoenganako interesaren isla da. Aberriaren eta abertzaletasunaren kontzeptuetan ikertzeko interesak erreferentzia eta iturri oso anitzetara hurbilarazi gaitu: Estatu Batuetako USA Patriot Act lege-testutik hasi, eta Black mirror telesaioraino; Itziar Zigaren Sexual Herria testu biografikotik, Joseba Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa libururaino.

NON STOP
Pau Figueres
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK