Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


KULUNKA / Yolanda Uriz. Instalazio interaktiboa

2014ko otsailaren 22tik martxoaren 2ra. Jovellanos aretoan
KULUNKA zentzumenezko murgilketa bat da eta soinuaren jokabidea aztertzen du materiaren hiru egoera ohikoenetan, solido, likido eta gas-egoeran alegia, ikusgarri, ukigarri eta entzungarri bihurtzeko. Errealitatearen eta irudimenaren arteko mugak zentzumenen amalgama batean nahasten diren unibertso bat. Ukimen bidezko itzultzaileek sonikoki egiten dute dardar ikuslea dagoen plataforman eta aukera ematen diote gorputzaren bidez “entzuteko” eta grabitate-sentsazio berezi bat sentitzeko konposizioaren erritmoen arabera. Uretara transmititutako frekuentzia entzungaitzen segida harmonikoa hiru dimentsiotan hedatuko da, soinu kuadrafonikoko sistema baten bidez, entzuleak bilduko dituen soinu-ehun bat sortuz.

Instalazio interaktibo hau OZEN.NET proiektuaren barne dago

Antolatzailea: Luis Aramburu Eskola

Laguntzailea: Montehermoso Kulturunea

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK