Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


TETRAPACK 2014. Erakusketa

2014ko martxoaren 28tik maiatzaren 4ra. Anbigu Aretoa - Jovellanos Aretoa

TETRAPACK-eko 5. edizioa, Cristina Arrazola  eta Fito Rodriguezen ardurapean egindakoa.

Erakusketa hau Gazte Klik Klak 2013 lehiaketatik dator eta proposamen sortzaile hau 25 urtetik beherako argazkilariei dago zuzenduta. Argazki sortak ekoizten jarraitzea da irabazleentzako saria: Tetrapack 2014.

Arianna Cereceda, Irati García, Laura González de Durana eta Adrián López artista eta sortzaileak dira, eta gazteak izan arren, argi dute lan gogorra egin behar dutela beraien proposamenak aurrera ateratzeko. Prozesu hori hasi egin da. Hiru hilabete eskasean zehar proiektu bana osatu dute, Montehermoso Kulturunean ikusgai izango ditugunak.

Hau Tetrapack-eko 5. edizioa da eta, Vitoria-Gasteizko Udalaren Kultur Plangintzaren eta Jaien Gazteria Atalaren ekimena bada ere, Montehermoso Kulturunearekin lankidetzan eta Cristina Arrazolaren eta Arturo (Fito) Rodríguezen ardurapean egin da. Erakusketa hau Gazte Klik Klak lehiaketatik dator eta proposamen sortzaile hau 25 urtetik beherako argazkilariei eta bideo egileei dago zuzenduta. Argazki sortak eta bideoak ekoizten jarraitzea da irabazleentzako saria: Tetrapack 2014.

Arianna Cereceda, Irati García, Laura González de Durana eta Adrián López argazkilariek eta bideo egileek osatu dute Tetrapack 2014. Erakusketa honetan aukera izango dugu gazte horiekin batera beraien proiektuak konpartitzeko. Identitate etengabe aldatzen ari da eta Ariannak uko egiten dio "pertsona bakar bat" izateari. Iratik bere argazkiak subjektuen identitatearen gaineko ikerketa bihurtzen ditu .Laurak bere irudietarako egunaren zikloa kontzeptu-euskarritzat hartu du egunari buelta oso bat emateko. Adriánek erretratatutako pertsonen kasuan, berriz, pertsona horiek duten ekintza askatasunak gure begiradaren askatasuna betetzen du.

Adrián, Laura, Irati eta Ariannak elkarri erretratua egin izanak identitate kolektiboa eta partekatua eraikitzea ziurtatu du; baina, horretaz gain, haien topaketak lankidetzarako plataforma bizia eskaini du eta kezkak eta jakintzak trukatzeko aukera eman. Tetrapacken parte hartu duten artistek proposamen trinkoak bezain egiazkoak eskaintzen dizkigute; orain besteoi dagokigu haien artelanak gure panorama artistikorako berri ona dela egiaztatzea.
  • Inaugurazioa
    2014ko martxoaren 28an, 19:00etan. Jovellanos aretoa

    Dj Loro-ren emanaldia, 20:00etatik aurrera.

Antolatzailea: Vitoria-Gasteizko Udalaren Kultur Plangintzaren eta Jaien Gazteria Atalaren

Laguntzailea: Montehermoso Kulturunea

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK