Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


LURRA, KULTURA ETA IDENTITATEA: ONDASUN LAPURTUAK

2014ko azaroaren 26tik 2014ko urtarrilaren 11ra. Ur Biltegia

Arabako S.E.A.D.en Lagunen Elkarteak aurkeztu duen LURRA, KULTURA ETA IDENTITATEA: ONDASUN LAPURTUAK proiektua hautatu dute Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta Montehermoso Kulturuneak elkarrekin egin duten “Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa 2014” 18.000,00 euroz hornitutako deialdi publikoan.

LURRA, KULTURA ETA IDENTITATEA: ONDASUN LAPURTUAK baliabide naturaletarako eskubidearen aldeko herrien borroka eta munduko ordenu berriaren arteko desoreka islatu nahi du. Egoera honek zerikusi zuzena du hala herrien eskubide politiko eta zibilekin (CCPR) nola eskubide ekonomiko, social eta kulturalekin (CESCR). Proiektuak XXI. mendeko gatazkak ondasunen espoliazioarekin lotzen du, lehengai mugatuen ustiaketan oinarritzen baita sistema kapitlista eta horrek herrientzat eskubideen urraketa amaiezina usten baitu eta ama lurrarentzat hondamendi izugarriak. Dudarik gabe, emakumeek piratzen dituzte ondoriorik latzenak eta zuzenenak eta, beraz aurre egin behar diote hala estrategia indibidual nola kolektiboen bitartez, askotan era desberdineko gizakion explotazioa daraman espoliazioari eta baliabideen ustiaketa basatiari.

Saharar Herriaren errealitatea hartu da botere hegemonikoek diruzalekeriaz mantentzen duten baliabide naturalen kontrolaren ondorioz herriek pairatzen duten egoeraren adibide gisa. Mendebaldeko Saharako gatazkan populazioaren parte bat erebestera joateko behartuta izan da besteek Marokoaren okupazio militarrarenpean erresistitzen duten bitartean.

Inaugurazioa: 2014ko azaroaren 26an, 19:00etan. Sarrera doan

BISITA GIDATUAK
  • Aurretik hitzordurik gabe
    2014ko abenduaren 18an eta 23an; 2015ko urtarrilaren 7an
    Ordutegia: 11:00 - 13:00 / 18:00 - 20:00
    Hizkuntza: gaztelania / euskara

    2014ko abenduaren 31n
    Ordutegia: 11:00 - 13:00
    Hizkuntza: gaztelania / euskara

  • Aurretik hitzorduarekin
    2014ko abenduaren 17an, 19an, 20an, 22an, 26an, 27an, 29an; 2015ko urtarrilaren 2an, 5ean, 8an, 9an, 10ean
    Ordutegia: 11:00 - 13:00
    Hizkuntza: gaztelania / euskara

    2014ko abenduaren 23an eta 30ean
    Ordutegia: 11:00 - 13:00 / 18:00 - 20:00
    Hizkuntza: gaztelania / euskara

    Izen-emateak: sensi@saharaelkartea.org / 945147853

HEDABIDEAK, EXPOLIOA ETA GATAZKAK. Lantegia

Komunikabideek gatazka eta expolioaren aurrean duten jarrera hausnartuko dugu. Erabiliko den metodologia taldeko mapeoaren teknika izango da, metodologiak hainbat esparru garatzen ditu, alde batetik, munduan aurkitu ditzakegun expolioari lotutako gatazkak kokatu eta beste aldetik, hedabideek horren inguruan egin ohi duten jarraipena. Taldeko mapeoa garatzeko: prentsa idatzia, interneta, telebista eta irratia erabiliko ditugu tresna gisa.

Balioak:
Elkartasuna, Bakearen kultura, justicia soziala, adimen kritikoa.

Helburuak:
• Hedabideen manipulazioaz jabetzea.
• Gatazkeen atzean dagoen benetako errealitatea hausnartu, askotan baliabide naturalekin lotuta dagoena.
• Multinazionaleen hedabideen eralbilpena aztertu.

Hartzaileak:
Bigarren Hezkuntza, helduak, beste talde batzuk.

Informazio praktikoa:
Lekua: Montehermoso Kulturunea
Data: 2014ko abenduaren 1etik 2015ko urtarrilaren 11ra
Ordutegia: eskolako ordutegia./ arratsaldez
Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 25
Hizkuntza: gaztelania, euskara
Izena ematea: 2014ko azaroaren 30era arte: sensi@saharaelkartea.org / 945147853
Informazioa: Garapenean Laguntzeko Zerbitzua (Etxanobetarren etxea, Santa Maria kalea 11,01001 Vitoria-Gasteiz / 945161654 / mmartinezml@vitoria-gasteiz.org)

Ikusi erakusketaren bideoa
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK