Erakusketak. PASAHITZAK Emetsunari buruzko irudikapen berriak
Trisha Baga / Pauline Boudry & Renate Lorenz / Nao Bustamante / Celeste Dupuy-Spencer / Leah Gilliam / K8 Hardy & Wynne Greenwood / Marriage (Math Bass & Wu Ingrid Tsang) / Alex McQuilkin
Komisarioa: A.L. Steiner
Arau heterosexualen dogmak zera eskatzen du, emakumeak eta queer-ak izaki arriskutsu, ikusezin, ezjakin eta / edo ahulak bezala bizi daitezen, historia galdu eta hautsiekin, eta gizonezkoek gure askatasunaren jabe izan daitezen.
8 bideoko programa honen oinarria honako hau da, gorputzek garrantzi erabatekoa daukatela, eta aldaketa hori hasteko ezinbesteko tresna direla. Aukeratutako bideoek barne hartzen dute gutxi gorabehera hamarraldi bat iraun duen ekoizpen eta kontzientzia aldi bat, eta pantaila horietan islatzen diren gaiak ikerketa bat dira, gorputzaren doblearen, ikusmen bikoitzaren inguruan eta norberaren buruaren inguruan, banaturik.
Our bodies, our selves bideo sorta Our Bodies, Ourselves (Gure gorputzak, gu geu) osasun liburu hausle eta nazioarteko mailan ezagunetik kopiaturik dago; 1973an lehendabiziko aldiz argitaratua izan zen Boston Women’s Healtk Book taldearen (AEB) eskutik. Liburuaren jatorria Women and Their Bodies (1970) 35 zentaboko eta 136 orrialdeko liburuxka izan zen, 12 ekintzaile feministak idatzia bera, -emakumeentzat emakumeek idatzitako lehen osasun-argitalpen sakona.
A.L. S.
2008ko irailaren 19tik 2009ko otsailaren 1era
Erakusketak. OUR BODIES, OUR SELVES