Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Proiektu Artistikoak 2015


AR-LA Kolektiboa. "Ezezagunak".

2015eko irailaren 10etik urriaren 12ra. Lehenengo solairua


Artista hauek osatzen dute AR-LA kolektiboa: Ana Díaz de Espada, José Cos, Beatriz Abascal, Ander Gómez San Jorge, Miguel Ángel Salgado eta Eduardo Alsasua; sei artista gasteiztar eta arabar horiek hainbat lotura eta behar dute amankomunean.

AR-LA kolektibotik argitu nahiko genuke artista lokalen ingurunean guztiz zabalduta dagoen arazo bat: ikusezintasuna gure ingurunean.

Arte arlo guztiei eragiten dien arazo “birala” bihurtu da. Kontzienteak gara egoerak horrela jarraituz gero gure ikusezintasunak betierekoa bihurtzeko arriskua duela.

AR-LA kolektiboak gonbidapen bat bidali die gainontzeko artistei sareko lan bat egiteko asmoz. Izan ere, sarea gure kolektiboaz haratago hedatu nahi dugu, ahalik eta artista gehienen obra ikusarazteko. Hori dela eta, AR-LAk perfomance birtual bat proposatu du, artista lokalen lankidetzaz osatzeko. Artista guztiek gure ingurunean ikusezintasunaren arazoa elkarbanatzen dute.

Beraz, partaidetzaren ideian, sare lanean eta indarren batasunean oinarrituz, arazoari aurre egiteko xedeak elkartzen gaitu.


 AR-LA Kolektiboa: Ana Díaz de Espada, José Cos, Beatriz Abascal, Ander Gómez San Jorge, Miguel Ángel Salgado eta Eduardo Alsasua.             

“Ezezagunak”.< Arazo "birala": ikusezintasuna zure ingurunean>
informazio gehiago: https://es-es.facebook.com/public/Ar-la-Kolektiboa,  http://ar-lakolektiboa.blogspot.com.es
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK