Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


2015eko azaroaren 24tik 2016ko urtarrilaren 17ra. Lehenengo pisua

Pertsonen ongizaterako ezinbesteko baldintza da Sexu eta Ugalketa Eskubideak errespetatzea, Nazio Batuek giza eskubidetzat onartuak dituzten eskubide batzuk, hain zuzen; eta eskubide horiek era ez-osoan gauzatzea bada, era berean, pobreziaren kausa eta ondorioetarako bat. Erakusketa honen bidez, medicusmundi Araba-tik, adierazpen artistikoak baliatuz, eskubide horiek urratuta dauden hainbat egoera agertu nahi ditugu, emakumeek, gizonek eta kolektiboek hemen nahiz munduko beste toki batzuetan bizi dituztenak, eta, era berean, esperientzia positiboak eta gizarte-eraldaketarako alternatibak
proposatzen ditugu.

Haizea Pastor (ikus-entzunezko artista): Etorri, sartu, begiratu. Utzi presak, eta egon pixka bat pentsatzen. Nahi dugu ikus, azter, entzun, begira eta aurki dezazun, baina, oroz gainetik, gogoeta egin eta irudika dezazun. Utzi topikoak alde batera, eta ezagutu errealitatea. Zer dira Sexu eta Ugalketa Eskubideak? Zer jarrera dut haien aurrean? Zer garrantzi dute nire bizitzan eta nire gizartean? Urratzen ari dira eskubide horiek? Zergatik? Ikus-entzunezko ekoizpen hauen bidez, zure zentzumenak eta zure kontzientzia piztu nahi ditugu, irudia, musika, soinuak eta antzezpena baliatuz.

Verónica Werckmeister (margolaria): Sexu eta Ugalketa Eskubideak gauzatzeko aukera hainbat faktoreren mende dago, eta faktore horiek norbera jaiotzen den tokia eta kultura, legedia, egoera soziala, eta abar izaten dira, karta-sortatik bat ausaz hartzen dugunean bezala. Gure aukerak, gure askatasunak, gure eskubideak urratzea edo ez, zirkunstantzia horiei loturik egoten dira askotan. Obra honetan parte hartuz, bidegabekeria eta desberdintasun horiek ikusgai bihurtzen lagunduko duzu, bai eta eskubide horren defentsaren alde sentsibilizatzen ere.

Mintxo Cemillán (artista plastikoa): “Indarkeria sinbolikoa” lanak, era mailakatuan, keinuak, jarrerak, moduak edo jakintzat emandakoak metatzen ditu, txikiak eta errepikakorrak, femeninotasunaren gainean bidegabea, friboloa eta baztertzailea izan daitekeen iruditeria bat eratzen dutenak. Horrela, azkenean, hautemanezinak eta kaltegarriak diren hainbat aurreiritzi mamitzen ditu. Proposamen honetan, jendeak artearekin dituen bizipenen aurreiritzi batzuekin paralelismoa eginez, aurreiritziz sortutako jarrera horiek agerian utzi nahi dira, bai eta erabaki partikularrek izan dezaketen indarra nabarmendu ere, ekintzarik ezak iraunarazten duen kalteari aurre egiteko.

Luis Azanza (ikus-entzunezko artista): Hedabideetan eta agenda publikoan, gero eta gehiago hitz egiten da indarkeria matxistaz, baina badakigu benetan zer den indarkeria hori jasatea? Zentzumenen bidezko bidaia bat, inguratzailea, proposatzen dizugu, benetako indarkeria esperimentatzeko, hark dituen era guztietan eta lehen pertsonan. Gela ilunean, jazarri, mehatxatu eta txarto tratatutako pertsona baten larruan jarriko zara.

Enrique Torrejón (ikus-entzunezko artista): “Nire gorputza ez dago salgai” konpromiso bat da emakumeen giza eskubideen alde eta estereotipatzen, baztertzen, iraintzen, bereizten, bortxatzen... duen gizartea bezain plastikoa ez den beste gizarte baten alde. Bideoklip hau sorkuntza-prozesu kolektibo baten emaitza da. Prozesu horretan 13 eta 15 urte arteko hainbat neska-mutilek parte hartu dute, eta, kantaren hitzen edukia esplizituki agertu gabe, gaiaren inguruan duten ikuspegia ematen dute aditzera, irudi bidez.

BISITA GIDATUAK
  • Ostegunetan, 19:00etan
    Hizkuntza: gaztelania
    Euskara: abenduaren 17an, urtarrilaren 14an
Informazio gehiago: ionander.areses@medicusmundi.es/ 945288031
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK