Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


Barru[tik] kanpo[ra].

2016ko uztailaren 7tik irailaren 4ra. 1. Solairua
Quinchahue, 2015-2016

Statement
Ingurumenari lotutako prozesu artistikoekin lan egiten duen diziplina anitzeko artista naiz, eta jasangarritasunarekin zerikusia duten ideiak eta bioartearen inguruko ikuspegi berriak lotzen ditut. Praktika artistikotzat jotzen dut dokumentazioa, eta oinarrizkoa da hori nire laneko instalazioak eta obra piktorikoa egiteko orduan. Ezagutza zientifikoarekin elkarreraginean aritzen den prozesua da, gizakiak naturarekin egun duen harremana zalantzan jartzen duena. 

Bizitza-heriotza/heriotza-bizitza bitasuna esploratzen dut itxuraz bizigabeak diren gauza organikoen ezaugarri sinbolikoen bidez, energia deuseztatu ez, baizik eta eraldatu egiten delako kontzeptuaren pean.  Bada, usaintzeko modua, zerbait ederra den ala ez, artea den ala ez erabakitzea... nire identitate latinoamerikarrean kolonialismotik dator hori, eta nire lanaren bidez azaltzen dut, eta zalantzan jartzen, estetika dekolonial berriaren eta tradizio greko-erromatarraren oinordeko diren europar diskurtsoko zalantzen arteko lotura.

Biografia
Álvaro Aroca Córdova masterra eta doktoregaia Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ikerketa eta Sormenan. Bestetik, tituludun ingeniari zibila da Txilen. ARMAR Arte Garaikidea Sortzeko eta Ikertzeko Elkartekobazkide sortzailea (www.armar.pro). 2014an, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko doktoretzan matrikulatutako ikasle latinoamerikarrentzako bekaeskuratu zuen. Ikertzaile kolaboratzaile gisara, “Eskulturak  Zugaztietako Meatzeetan – Esculturas en las Minas de la Arboleda” argitaratu zuen 2014an.Aurten, UPV/EHUko "AUSART" aldizkarian eta FlotanteMag arteariburuzko aldizkari mexikarrean argitaratu du, besteren artean.

2016ko maiatzean, “Parkea Natura Naturata” proiektua hautatu zuten Kalearteanen, Basauriko (Euskal Herria) Esku-hartze Iragankorren II. topaketan. ARMARrekin eta Marianela Concha ontzailearekin batera, "CALEUCHE"proiektua garatu du, artista europarren eta txiletarren arteko 2016ko estetika dekolonialei buruzkoa. Gainera, "Bilboko Itsas MuseoanInterbentzioak" lehiaketa irabazi du aurten, eta QUINCHAHUE lana erakutsiko du urrian Araucaniako (Txile) IX. eskualdeko Padre Las Casas kultura zentroan.


Proiektua
Quinchahue, 2015-2016
Tamaina / Neurriak: Instalazioa, aldakorra.
Teknika: Mistoak (prozesu bioartistikoen eta multimedien artean)
Materiala: Bideoa, txerri-burua, odolarekin estanpatutako oihalak, argazkiak eta testua.

Izaki independentea da Quinchahue, eta erabiltzen duen intsumoaren, hots, odolaren unibertso sakonena birsortzeko gai da. Nire ingurunearekin duen hizketaldian ez naiz egarriase ezin hori baretzeko gai izaten. Leku guztietan kokatu behar izaten du eta bere izaera gogoratu. Batzuetan, ikus-entzule bat gehiago besterik ez naiz hizketaldian, tanta bakoitzak astintzen duenaren indarraren eta benetako esanahiaren artean. Ekintza bakoitzak, gertaera bakoitzak gogorarazten dit nire sentsazio geografiko eta historikoen arteko zeinetan nagoen. Bere peoia izatera igarotzen naiz, nire identitatearen bizkarroi izan nahi duen esklabua. Ez dut baztertzen, nire larruazaleko zelula guzti-guztiek nahi dutelako, harreman osmotikoan. Horrela, elkarrizketa batzuetan diktatorial horretan, Quinchahue-k ondoz ondoko gertaera zenbait eskatu zituen sor zedin. Bere bilakaeran, ekintza asko sortu ziren, espazio, denbora, usain eta begirada anitzetan.


http://alvaroaroca.wix.com/alvaroarocacordova
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK