Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


2016ko uztailaren 7tik irailaren 4ra. 1. Solairua

Nerea Beriain Cebas (Donostia, 1992)

Trastetegia2015-2016

Statement
Formak, bolumenak eta objektuak eratzeko sistemak nola garatu proiektatzea eta bilatzea, artearenak eta diseinuarenak berezkoak diren prozesuen bidez. Horixe izan da nire lana azken urteotan, "jolasa" balitz bezala objektuak eratzeko zenbait sistema sortu ditut. Zeramikarekin eta horren prozesuekin dudan harremanetik eta ikasketatik hartu nuen serieko ekoizpen kontzeptua, buztingintzan eta industrian berezkoa dena, moldearen bidez. Materiala, horren aukerak eta horren manipulazioa ikasteko prozesuaren ondoren, nire sistema garatzen eta hobetzen joan naiz. Sistema hori erabiltzen dut zeramika tradizionalaren, egituren edo formen edo, nik deitzen ditudan bezala, tresnen eskultura-objektu hibridoak eratzeko.

Biografia
2010etik 2014ra, Diseinua eta Sorkuntza Gradua egin zuen EHU/UPVko Arte Ederren fakultatean, zeramikaren adarrean, eta Madrileko Complutense Unibertsitatean egin zuen laugarren ikasturtea. Bertan, bere prestakuntza osatu zuen Moncloako Zeramika Eskolan. 2014an, Zeramika Masterra egin zuen: Artea eta funtzioa. Egun, master amaierako lana egiten ari da Trastetegia (Cacharrería) proiektuarekin, eta, aldi berean, lanean dihardu Espacio Creativo Pedro Tejada Sorlekuan. 2015eko azaroan sortu zen proiektu hori, Iñigo Varona eta Luis Alciturrirekin batera, eta kideen lan pertsonalaren eremua auzoko kultura-taldeei, artistei, sortzaileei eta elkarteei zabaltzeko xedea dauka, elkarrekin garatu ditzaten proiektuak, kezkak partekatu ditzaten eta sinergiak sor daitezen.

Proiektua
Trastetegia (Cacharrería), 2015-2016
Tamaina / Neurriak: 27 cm eta 1 m arteko 11 pieza
Materiala:Zeramika

Mugen eta analogien arteko jolasa, proiekzioari, zirriborroari, ekoizpen industrialeko prozesuari, eskuzko sorkuntzari, bilakaerari, aldaketa-prozesuei, arte eta diseinu eremuko sorkuntza-prozesuari eta ikaskuntzari dagokienean.

Horretarako, zeramikaz eta horren prozedurez eta gaiez baliatzen naiz. Industria iraultza baino lehen serieko ekoizpenaz baliatu zen diziplinatzat hartzen dut zeramika, oinarrizko makineriaren esku-hartzea duena, buztin-tornua eta labeak adibidez, eta artisautzatik industriarako jauzia bizi izan duena.

Hala, igeltsuzko blokeak diren molde-sistema eratzen dut, eta eraketa ezberdinak sortzeko antolatzen ditut horiek. Bloke-konposizioei molde erabilera emanez, espazio itxia positibatzen da, eta piezak egiten dira. Bada, konposiziorako aukera infinituak sortzen dira, eta, beraz, baita buztinezko pieza infinituak sortu ere. Sistemak bilakaera, ikaskuntza eta produkzio dinamikoa egotea ahalbidetzen du, eta, horri esker, aldaketak egon daitezke, eta aukeren artean hautatu, proiektatutakoari dagokionez.

Trastetegi deitzen ditudan forma anitzak dira moldeen emaitza. Herri-kulturan berezkoa den terminoa erabiltzen dut trasteak edo sukalderako ontziak, buztinez edo lozaz egindakoak batez ere, saltzen dituzten establezimenduak edo postuak izendatzeko.


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK