Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


2016ko uztailaren 7tik irailaren 4ra. 1. Solairua

Blanca Ortiga (Hornos de Moncalvillo. 1984)

Gorputzak, 2015-(etengabe birsortzen)

Statement
Ikerketa eszenikoak, zientzia politikoek eta sorkuntza plastikoak zeharkatutako prestakuntzaren ostean, diziplinarteko elkarreraginarekin daukate zerikusia nire interesek, eta gorputza erabiltzen dut horretarako (neurea eta besterena), eremu fisiko, semantiko eta emozional gisa, espektro ideologikoaren kokapenetik askatzeko aukerarik gabe.
Nire praktika artistikoan, toki berriak proposatzearekin dauka zerikusia ekintzak -eta behaketak-, errealitatearen gaineko begiradak berritzea ahalbidetuko duten galdera ikurrak eta gertaerak barreiatzeko horietatik.

NEURE BURUA PAISAIAN URTZEA ETA IRUDITERIA POSIBLEAK LEGITIMATZEA.

Biografia
Zientzia Politikoetan lizentziatua (UCM), Sorkuntza Eszenikoa (CNC), egun Arte Ederretako ikaslea (UPV/EHU). Sorkuntzarako bekak eta laguntzak jaso ditu Injuven, Eusko Jaurlaritzan eta Etxepare Institutuan, eta egonaldi artistikoak egin ditu Laboral Arte Zentroan eta Azalan, besteren artean. Hainbat erakusketa kolektibotan eta estatuko zein nazioarteko jaialdietan aurkeztu dira bere lanak (Perun, Ekuadorren, Mexikon, Costa Rican, Kolonbian, Kuban).

Kultura-bitartekari lanetan, arte bizien, dialektikoen eta bisualen programak garatzen eta bultzatzen
ditu [Egunerokoak: praktika artistikoei eta feminismoei buruzko panoramika, Jardunaldi Ivaginarioak, Transversales/Zeharkakoak]

Proiektua
Gorputzak (Cuerpos), 2015-(etengabe birsortzen)
Teknika: Eskultura-prozesuak, bideoak
Materiala: metalak, kristala, goma, askotarikoak

Politikoki kokatzeko asmoa duten afektuz jositako praktika da.
Metalezko kirrinka gabeziak, etenaldian dauden denbora-hutsuneak eta inoiz gertatu ez ziren irudiak. Iragan hauskorrak eta galdera materikoak. Kontraesanak. Eta isiltasuna.

(espazioa)
(espazioa)
(espazioa)

GORPUTZAK erresistentzia-ekintza gisa agertzen diren plastika hedatuzko gailuak dira

www.proyectolaortiga.com
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK