Montehermoso Kulturunea Vitoria-Gasteizko Udalako Hezkuntza eta Kultura Saialari dagokio, eta sorkuntza artistiko garaikidearen ekoizpen-erakusketa- eta hedapen-gune gisa definitzen du bere burua. Kulturunearen helburu nagusietako bat hemengo artisten proiektuak bultzatzea da.
Horretarako, Kulturunean garatzen diren hainbat jarduera-ildo eta lan-esparrua, besteak beste, honako hauek dira:
- Deialdiak: hautatzen diren proiektuak ekoizten –eta zabalkundea eman eta jendaurrean erakusten– laguntzea dute helburu ekimen hauek.
- Gune eta baliabideak: sortzaileen eskura jartzendira beharrezko bitarteko eta azpiegitura euren egitasmo artistikoak garatzeko
- Erakusketak:erakusketa-aretoetan arte eta kultura garaikidearen arloko sorkuntza-lanak aurkezten dira, eta bereziki testuinguruko artista garaikideen proiektuak argitara ateratzen dira.
- Hezkuntz eta kultur ekintzak: programa honek Kulturuneko erakusketeen programazioa osatzen du. Jarduera horiei esker, erakutsitako lanetako gai sozialen inguruan lan egiten da, eta arte garaikideak gizartean duen garrantzia agerian uzten da.
- Mediateka-Dokumentazio zentroa: hiritar guztiei zuzenduta, bere funtsak arte garaikidean espezializatuak dira.
Bestalde, 2014ko urritik hona, Montehermoso kulturunean
Oihaneder Euskararen Etxea kokatzen da