Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak. Artea eta Ikerketa 07


Stefan Brüggemann, Minerva Cuevas/The Mejor Vida Corp., Maria Eichhorn, Chris Evans, Freee, Mieke Gerritzen, Goldin+Senneby, Lise Harlev, Michele Masucci, Santiago Sierra, Superflex, Måns Wrange/Ombud, Carey Young/Massimo Sterpi.

Komisarioa: Lisa Rosendahl (Malmö, Suedia, 1974) Berlinen bizi da eta bertan egiten du lan.

Terms of Use erakusketak arte garaikidearen eta industriondoko kapitalismoaren arteko lotura aztertzen du bere forma guztietan, horretarako artearen ekoizpena, tartekaritza eta kontsumoa negoziatu zituzten hainbat artisten lanak bildu dituztelarik.

Lege-hizkuntzan, ‘erabilera-baldintzak’ jabego intelektualen edo zerbitzuen jabeak lanen lege-erabilera zuzentzeko ezarritako arauei buruz hitz egiteko erabiltzen da. Erakusketaren titulu bezala erabiltzearen asmoa interes handiko artearen erabilera formak – soziala, kulturala edo diruzkoa – gogoraraztea da, artistak estrategiak, egiturak eta korporazioaren baliabide intelektualak barneratu eta beraren interesei nola moldatu dituen ikusiz.

Artearen autonomiaren inguruko galderak egiteko eta hura kritikatu ahal izateko helburuekin, erakusketak hainbat posizio hartzen ditu, guztiz ekintzaileak direnetatik azpiko iraunkorrera arte doazenak. Tartean dituen proiektuak gizarte eta ekonomia harremanetan eragina duten estatu eta negozio-egiturekin daude zuzenean erlazionaturik eta, aldi berean, korporazioaren hitzaldia edo kapital osoaren fikziozko eraikuntza erraztu egiten dutelarik, erakusketaren xedea barrukoaren eta kanpokoaren baino harago doan ikerketa arloa sortzea da.

Erakusketak erabiltzen duen arte baliabide nagusia hizkuntza da, hainbat modutara, testu moduan, soinu moduan edo bideo moduan. Hizkuntza gertaerak egiaztatzeko, ideiak adierazteko eta harremanak negoziatzeko erabiltzen da, baina baita ikusizko baliabide bezala. Irakurketaren, esperimentazioaren eta hizkuntzaren behaketaren arteko muga lausoa nabarmentzen du eta hark informazioko ekonomian dituen bi funtzioak, komunaktzeko tresna gisa eta baliabide gisa.

Artista garaikideen lanetatik abiatzen bagara eta kontzeptuen artearen legeei erreparatuz, testuaren agertzea eta ekitaldietan oinarritutako arte praktiken eta industriondoko ekonomiaren berpiztearen artean 60ko hamarkadan zegoen lotura aztertzen du erakusketak. Kontzeptuen, zerbitzuen eta harremanen ekoizpena errazten zuten artistetan oinarrituz, “desmaterializazioa” jarraitzen da berriro hainbat kontzeptuak gaur egun ulertzeko modutik abiatuz, materiarik gabeko lanak eta jabetza intelektuala, besteak beste.

Politika erreferentzia gai hartu baino gehiago, erakusketaren xedea artearen ekoizpenaren, bitartekaritzaren eta kontsumoaren eta politikaren arteko erlazioak ulertarazi nahi ditu, artea barruko hausnarketarako politika zuzentzeko tresna baliagarria izan daitekeela adierazten duelarik.


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK