Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Eremuen alokairua

Guneak eta baliabideak

Montehermoso kulturunea Vitoria-Gasteizko alde zaharrean dago, eta XVI.mendeko jauregi errenazentista bat biltzen du bere baitan. Jauregiari1885ean egin zen hiriko Ur Biltegi zaharra atxiki zitzaion lurpetik.

Zentroak, guztira, 6.423 m2-ko azalera du. Horietatik 1.365 m2 bigarren sotoan dagoen Ur Biltegia Zaharrari dagozkio.

Zerbitzu iraunkorretarako egokituak dauden guneak (bulegoak, dokumentazio-aretoak, eta ikastaroak, mintegiak eta tailerrak egiteko erabilera anitzeko aretoak) alde batera utziz, badira beste zenbait areto, eta azken horiek, guztira, erakusketetarako 2.823 m2 dituzte.

Horretaz gain, zentroak 1.588 m2 lorategi ditu, eta erabilera publikorako gune osagarri gisa pentsatua dago.

Betebeharrak

Dokumentazioa aurkeztu baino lehen ezinbestekoa da aretoaren edo aretoen erabilgarritasuna kontsultatzea, reservasalasMH@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoaren bitartez

Dokumentazioa

Behin aretoa erabilgarri dagoela baieztatu ostean, idazki bat bidali behar da Centro Cultural Montehermoso-Euskararen Etxea (Frai Zakarias Martinez 2, 01001 Gasteiz, edota reservasalasMH@vitoria-gasteiz.org jarraian eskatzen diren datuak adieraziz:

  • eskabidea egiten duen erakundearen datuak (izena, helbidea, IFZ), eta haren ordezkariarenak (izen-deiturak, nortasun-agiria, telefonoa eta helbide elektronikoa),
  • jardueraren deskribapen laburra,
  • ekitaldirako aurrez ikusitako eguna eta ordua,
  • nahi duen eremua.
Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, Montehermoso Kulturuneak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Epea

Erreserbaren eguna baino 15 lanegun lehenago gutxienez aurkeztu beharko da eskaera.

Araudia

Udalaren Jabetza Publikoko Ondasunak Pribatiboki Erabiltzearen edo Haien Baliatze Bereziaren Tasak Arautzen dituen Ordenantza(7.11.4 Artikulua)


Oharrak

Eskaera aurkezteak ez dakar berekin aretoa ematea zuzenean, aurretiazko baimena beharrezkoa baita.

Udal areto horiek erabiltzerakoan baldintzak guztiak betetzeko konpromisoa hartzen du bere gain eskatzaileak, eta batez ere edukierari, segurtasunari, higiene eta osasungarritasunari eta autore-eskubideei dagozkien lege-arauak, baita ekitaldiari eragin diezaioketen gainerakoak ere.

Centro Cultural Montehermoso - Euskararen Etxeak egiten duen programazioak lehentasuna izango du lagapenen aurrean.

Montehermoso kulturuneak, bere ustetan, kulturuneko helburuetara egokitzen ez diren edo bat egiten ez duten jarduera-eskaerak atzera bota ahal izango ditu.


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK