Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak. PASAHITZAK. Emetasunari buruzko irudikapen berriak


Alice Anderson, Rebecca Bournigault, Béatrice Cussol, Brice Dellsperger, Marie Legros, Cècile Proust + Jacques Hoepffner, Ruinsproduction/Raphaël Vincent, Takako Yabuki.

Komisarioa: Elisabeth Lebovici

«Istorio bat gero eta era txukunagoan kontatzen bada, era adierazgarrian, maltzurkeriarik gabe, eztiki mintzatuz, gero eta errazagoa izango da beroni buelta ematea, iluntzea, alderantziz irakurtzea (Madame de Ségur Sadek irakurrita). Transposizio honek, produkzio hutsa izanik, ezin hobeto garatzen du testuaren plazerra »
Roland Barthes, Le plaisir du texte, Paris, éditions du Seuil, 1973,  44 orr.

The Pleasure of the Text, (Testuaren plazerra) 1973an argitaratu zen frantsesez eta praktika bisuala edo testualaren balioa handiagotzeko orduan eragina izan zuen bere akzio erotikoa handiagotu zuen narratiba estereotipatua kotizatuz, berau alderantziz jarriz edo inbertituz.

Pleasure-ren ekintza erradikalaren ondorioz, dekonstrukzio metodoaren bitartez eta film feministen teoriaren sorrerarekin, errepresentazio kritika ziztatzaileek narratiba errekuperatu zuten zinema edo bideoaren funtzio diskurtsiboaren barruan, baina okertu, ilundu eta arrarotzeko baldintzapean. Bideo programa honek okertu, ilundu edo gure aroko “ready made” istorio artistikoak inbertitzen dituen aukera sorta erakusten du, hau da Barthesen « produkzio hutsara» bultzatzen dituenak.

…Hemen, jadanik okertuta dagoen maitagarrien ipuinen generoa sartzen da esate baterako (Alice Anderson eta bere Bluebeard-a), dokumentalaren deskriptibo exotikoa (Takako Yabuki eta bere urrutiko maitasun eredu japoniarra), baina baita elkarrizketa artistikoa ere (Cecile Proust « femmeuse-ak » antzeztutakoa,  liburu batetan biltzen den komisarioa eta artisten arteko elkarrizketa baten da interpretazio eran), filmaren paradigma performance bezala (Marie Legros-en Blondie), filmaren metrajearen funtzio diskurtsiboa hari estruktural bezala erabilita (Beatrice Cussol), Tableau vivant–en « gender-fucking » tradizioa (Ruinsproduction/Raphaël Vincent) land art-aren birjabetzea (Rebecca Bournigault). Azkenik, baina ez garrantzirik ez duelako, berriz aztertu beharko dugu artea hilketa istorioetan Brice Dellsperger-en Blue Dahlia  filmaren remakean.

Hemen produkzio guztiak  zoriz eta plazerrez lotzen dira. Nire plazerrez. Barthesek, urte batzuk beranduago esango lukeen bezala, 1997an, jarrai ditzagun “maitasun diskurtsoaren” irudiak.
E.L.


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK