Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak,. PASAHITZAK. Emetasunari buruzko irudikapen berriak


PRAKTIKA ARTISTIKO FEMINISTA ETA GORPUTZ ADIERAZPEN BERRIAK


Cabello / Carceller, Laura Cottingham, Yolanda de los Bueis, Gabriela eta Sally Gutiérrez Dewar, Carme Nogueira, Annie Sprinkle eta Maria Beatty, Terre Thaemlitz eta Zer@.

Komisarioak: erreakzioa-Reacción

Proposatzen ditugun bideo lanen aukeraketa, emakumea hitza, emakumea/feminitatea binomioa eta biologiaren ideiaren inguruan harridura sortzeko borondatearekin egin da.
Simone de Beauvoirrek esan zuen “bat ez da emakume jaiotzen, bilakatu egiten da” era berean, esan dezakegu “bat ez dela gizon jaiotzen, bilakatu egiten dela”. Teresa de Laurentisek genero teknologiak esamoldea erabili zuen maskulinotasuna eta feminitatearen “egia” sortzen duten, zinea, artearen mundua, zuzenbidea edota komun publikoak bezalako erakunde eta tekniken multzoa definitzeko

 Arte Feministaren mugimendua 60. hamarkadan sortu zen Estatu Batuetan, ordutik artista askorentzat gorputza, lan egiteko  esperimentazio eta ezagutza eremua da. Prozesu honetan, gorputzaren ideia berri batek, identifikazio berriak ahalbideratuko ditu eta honek, artista hauei irudipen berriak edukitzearen boterea emango die.
Feminista den praktika artistiko baten helburuetariko bat, ihes egiteko ildoak ezartzea eta sexua eta generoaren inguruan dauden gerturaketa esentzialisten arauak desorekatzea izan da. Feminitatea eta gizontasuna desnaturalizatzen duten irudikapen kode berriak sortzeak, identifikazio espazio gehiago emango dizkigu gorputzaren aukera gaman.

2008ko urtarrilaren 25etik maiatzaren 18ra.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK