Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


Out of the loop

2017ko uztailaren 7tik irailaren 10era. 1. Solairua

Alvaro Talavera (Murzia, 1992)

Hacerse el sueco
, 2016 - 2017


Hacerse el sueco (2016-2017) proiektuak IKEAren testuinguruan liburuak apaingarri gisa erabiltzeak sorrarazten dituen paradoxak jartzen ditu agerian. Egoera zentzugabeak, irrigarriak eta batzuetan deserosoak sortuta, IKEAko altzariak apaintzen dituzten eta salgai ez dauden suedierazidatzitako liburuak bereganatzea da proiektuaren asmoa, eta horretarako hiru bide erabiltzen ditu. Ekintzek nolabaiteko desorekasortzen dute ohikotasunean, eta durduzatu egiten dituzte tartean diren pertsonak, ezarritakoa apurtzean.


Alvaro Talavera (Murtzia, 1992) Madrileko Unibertsitate Konplutenseko Arte Ederretan graduatu zen eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte eta Sorkuntza Ikerketari buruzko masterra egiten ari da. Hainbat erakundetan egin ditu erakusketak, besteak beste, Bilbao Arte Fundazioan (Bilbao, 2016), Getxoarte 2016an (Getxo, 2016), Parraga zentroan (Murtzia, 2015) eta The Bronx Museum of the Arts museoan(New York, 2014).


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK