Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


Out of the loop

2017ko uztailaren 7tik irailaren 10era. 1. Solairua
Estela Miguel ( Cuenca, 1992)


Colador
. Un manifiesto de dudas y orificios,  2017

IZAN/IRUDIKATU binomioan oinarrituz, azala eta zuloa aukeratu ditut kanpo aldearen paradigmatzat, eta testuinguruarekin eta desioarekin jokatuz, gailu batzuk sortu ditut; horrela, erabaki politikoek etxeko eremuan erasotil eta ia ikusezinean islatzen direla erakutsi nahi izan dut.Dikotomia batzuen bitartez (biguna/gogorra,publikoa/pribatua,etxekoa/basatia, zatia/osoa), emakumearen esparrurabaztertutako teknika tradizionalen erabilera indartzen dira, adibidez, ehungintza eta zeramika.

Eta horien bitartez berriro izendatu eta mikroerresistentziazko harremanak ezartzen ditut, gorputzaren eta jokabidearen arteko analogia erabilita. Formen laborategia planteatzen dut, pieza batzuk sortzeko eta horien gorputzen bidez, pieza horiek etxearen eta etxekotasunaren testuinguruan nitaz partikularki eta emakumezko generoaz unibertsalki hitz egin dezaten; barneko begirada sartzerakoan esentziaren anbiguotasuna, eta beraz,indarkeria inplizitua agertzen duten objektuak lantzen ditut.


Arte Ederretako hezkuntza jaso nuen Madrilen, Cuencan eta Bilbon. Orain Bilbon bizi naiz eta amaitu ditut Masterreko ikasketak (UPV-EHU). Eskultura lantzen dut gorpuztasuna eta sentsazioa balioesten dituzten espazioak sortzeko, eta grafikoak gorputz gisa osatzen duten instalazioak eraikitzen ditut. Lurraldea, habitata osatzen duten kontzeptuak erabiltzen ditut estrategia batzuk garatzen uztendi datelako, eta desioak, estimuak edo zoriak loratzen dituzten estrategiekin batera posizioa hartzera eramaten naute, eguneroko eremu domestikoan proiektatzen diren tentsioetan isilik toki hartuta.

Lanak bakarka erakutsi ditu Espacio Alexandran (Santander), Lamosan (Cuenca), eta taldekako erakusketetan parte hartu izan dut:Casablancako Arte Bienalean (Maroko), Marte (Castelló) Arte Garaikidearen Azokan, FIG-en (Bilbo), Getxo Arten, Rekalde aretoan(Ertibil) eta Toledoko Santa Cruz Museoan, besteak beste.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK