Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


Out of the loop

2017ko uztailaren 7tik irailaren 10era. 1. Solairua
Eriz Moreno ( Bilbao, 1982)


 
“Bratstvo/ Jedinstvo"
,  2017

Bratstvo / Jedinstvo proiektuan(serbokroazieraz: Senidetasuna / Batasuna) Jugoslavia zaharra kontatzen da, lurralde horretan begirada pertsonala eta eguneratua ekarri ahal izatearren,egileak egindako road trip batean izandako esperientziatik abiatuta. In situ esperientzia hau ikerkuntza lan paralelo batekin osatzen da, eta horri esker Jugoslavia zaharra eta oraingoari lotutako artxiboko hainbat material bildu da:gaur egun ez dagoen herrialdea izanda ere, lurralde hartako imajinario kolektiboan bere horretan izaten jarraitzen du. Erakusketa honetarako, ikuspuntu ofizialetatik urruti dauden irudiak aukeratu dira, desagertutako herrialde batean gertatzen diren irudi hutsalen bilduma osatzen dute. 

Eriz Morenok egindako proiektuengatik hainbat beka eta sari jaso ditu Armenian, Alemanian, Espainian, Estatu Batuetan, Macaun, Georgian, Grezian, Polonian, Erresuma Batuan,Errusian, Jugoslavian. Proiektu horietan eremua aztertu eta oso errealitate ezberdin eta sakabanatuen arteko harreman kontzeptualak ezartzen ditu, eta hala sortutako loturak, formalki erregistratuta, sormen-prozesuaren oinarria eskaintzen dio.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK