Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


Out of the loop

2017ko uztailaren 7tik irailaren 10era. 1. Solairua

Uxue Ruiz de Arkaute ( Vitoria-Gasteiz, 1993)


“Lirdinga belaunetan” , 2017

Berak eskatzen dizkit zimurrak, kolpeak, espazioak, orbanak eta besarkadak. Saiatzen naiz nire eskuak neurtzaile hutsak izan daitezen. Gehienezko arreta berari, "gauzari" eta berari, niri. Nire oroitzapenei, nire imajinarioari... propioari, eta era batera partekatuari. Arretaz identifikatu beharreko imaginarioa, materialekin egindako aurrez aurrekoaren bitartez, gero alde batera utzi ahal izateko.

Materialak harremanetan jarriz gero, haien esanahiak elkarri aske lotu eta espazio berriak sortzen dira; espazio espontaneoak, subjektiboak, heterotopikoak, arinak eta eroak.

"Aurkarien" geruza berriak elkarri lotzen, harremanetan jartzen amaitzen dute. Ustezko aurkariak, bikoak: hotza eta beroa, artifiziala eta naturala, hirikoa eta landakoa, hutsala eta epikoa... Konplexutasun berriak sortzen dituzte artetik begiratuta; materialen materialtasunetik.


Esfera ezberdinak eta "buruz burukoak" pisatu, neurtu, haiekin jolas egin eta elkarrekin harremanetan jartzeko gogoa izan da haren lanaren abiapuntua. Esferak, mikro-unibertsoak, "nekez esleitu dakieke haiei irudi bakarra, aurka egiten baitiote eta moldatu egiten dira, haien buruen edozein irudikapen bakar eta erabatekoari ihes eginda".

*BLASCO, J. y ENGUITA, E. (2007): Presentación, in A. Silva (arg.): Imaginarios urbanos en América Latina: Urbanismos ciudadanos, Fundació Antonio Tápies, Barcelona.


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK