Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


SAHARARI BEGIRA. Gervasio Sánchez

2021eko irailaren 30etik urriaren 24ra. Jovellanos aretoa
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) Sahara espainiar deitu izan zen probintziaz osatutako estatua da, zein Marokok eta Mauritaniak legez kontra okupatu baitzuten 1976an, Espainia bertatik erretiratu ondoren. Mundu zabaleko 84 estatuk onartu dute SEAD, baina kopuru hori handiago edo txikiagoa da, zein iturri kontsultatzen den. Afrikako Batasuneko estatu kidea da. Fronte Polisarioa askapen nazionaleko mugimendu bat da, eta Marokoren okupazioaren aurka eta saharar herriaren autodeterminazioaren alde dihardu borrokan. Polisario hitza akronimoa da, eta hauxe esan nahi du: Sakia-el-Hamra eta Rio de Oro Askatzeko Herri Frontearen. Aljeriako hego-mendebaldean dagoen Tinduf probintzian sakabanatutako errefuxiatukanpamenduak kudeatzen ditu, baita 2.700 kilometroko harresi batek lurralde okupatuetatik banantzen dituen lurralde liberatuak ere. Errefuxiatu-kanpamenduak Mendebaldeko Saharako hiri okupatuen izenez deitzen dira: Aaiun, Auserd, Smara, Dakhla, Bojador. Kanpamendu bakoitza wilaya edo probintzia bat da, eta zenbait daira edo udalerrik osatzen dute. Rabuni da hiriburu administratiboa; bertan dira Saharako gobernuaren erbesteko egoitza, hainbat ministerio,protokolo eta zerbitzu publikoen administrazio.


Antolatzailea: Garapenean Laguntzeko Zerbitzua 
Laguntzailea: Montehermoso Kulturunea


Bisita gidatua 
Urriaren 7an, osteguna, 11: 30ean Gervasio Sánchez erakusketaren egilearekin. Aldez aurretik izena ematea 945161830 telefonora deituz. Edukiera agortu arte.
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK