Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

"Ágora Poética" Soinu-instalazioa. Miguel Ángel Fernández


2019ko maiatzaren 17tik 301ra. Ur Biltegia


Aterpeak Agora Poetikoan soinu-instalazio ibiltaria da eta, puntu honetan, kartoizko 27 kutxak osatzen dute. Kutxa horiek lau angeluko prismak dira eta Arkupe (Pórtico) deritze.

Egitura horietan pertsona bat edo bi sar daitezke eta beren barruan jarduera dagoela atzeman dezaketen gailu elektronikoak dauzkate. Jarduera atzematean, kartoizko egitura dardarka eta poeten ahotsak erreproduzitzen hasten da, zeinek, elkarrizketa intimo bat bailitzan, beren poesiak kontatuko dizkieten kutxaren barruan daudenei. Horri dagokionez, beharrezkoa da azpimarratzea entzute intimoa eta hurbilekoa errazten duten teknologien bidez grabatu direla ahotsak, eta poetek errezitatzean gogoan zutela haien ahotsa pertsona bakarrari zuzendu behar ziotela intimitatearen goxotasunean eta ez entzule kopuru handi bati leku zabal batean.

Gainera, kartoizko egiturek poeten errezitaldiko ahotsak kaxen kanporantz hedatzen dituzte. Horren ondorioz, ausazko soinu-nahastea sortzen da erakusketaren espazioan, nolabaiteko agora kakofoniko bat, aretoaren osotasunean sonoritate bat sortzea helburu duena, poemen errezitaldietatik ateratako aurazko erritmo-sorten bidez.
Kutxak norbaitek bisitatzen dituenean soilik aktibatzen dira eta isilik diraute hutsik daudenean. Hortaz, bisitari-kopuru aldakorrak eta une jakin batean 27 kutxak batera beteta egon ahal izateak soinu-konbinazio andana sortzeko aukera ematen du, zeinak errepikagaitza den emaitza erritmikoa baitakar berekin.

Aterpeak Agora Poetikoan proposamen ibiltaria Gijonen jaio zen 2016an 4 poeta asturiarren eskutik. 2017an Vigora egin zuen bidea eta poeta galiziar eta portugaldarrak batu zitzaizkion. 2018an Gijonera bueltatu zen eta Asturiasen bizi ziren zenbait olerkari sartu ziren proiektuan.
2019 honetan instalazioa Gasteizen aurkeztuko da Euskal Herriko 11 poeta txertatuta, eta, hala, Portugalen, Galizian, Asturiasen eta Euskal Herrian bizi diren 27 poetari eskainitako beste hainbeste aterpe dauzka egun.


Poetak: Alicia Álvarez - Francisco Álvarez Velasco- Emilio Amor- Bernardo Atxaga - Mar Braña -  Miguel Ángel Bonhome - Jesús Camarero -  Enrique de Coupaud -  José Carlos Díaz - Estefanía González - Ignacio González - Arantxa Guinea - Karmele Jaio - Filipa Leal - Ángela Mallén -  Adolfo Marchena - Gerardo Markulena - Patricia Meira - Julio Obeso - Silvia Penas Estévez - Ricardo Pochtar - Elisa Rueda - Ángela Serna - Nuria Vilán - Edu Zelaieta- Iolanda Zúñiga - Mary Zurbano.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK