Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


ERTIBIL 2018. Ikus Arteen erakusketa ibiltaria

2018ko uztailaren 6tik irailaren 16ra. Lehenengo solairua

Montehermoso Kulturuneak aurten ere hartuko du Ertibil 2018 Ikus Arteen Erakusketa-Ibiltaria, zeina lehiaketa horretan saritu eta hautatutako lanek osatzen baitute. Ertibilek bi helburu nagusi ditu: sormenari lotuta dauden joera berriak ezagutzera ematea eta arte garaikidea herritarrengana hurbiltzea.

Erakusketa 1983an sortu zen eta pintura, eskultura, grabatzea, argazkilaritza eta DVD-bideoa modalitateak hartzen ditu barne. Aurtengo erakusketan, 124 lanek hartu dute parte, espezialitate guztietako 90 artistarenak. Aurkeztutako artelanen artetik hautatu dira Ertibil 2018 erakusketa osatzen duten hemezortzi lanak.

ARTISTA HAUTATUAK:

Raquel Asensi - María Benito Piriz - Jone Elorriaga Soto - Jon Ander García - Helena Goñi - Eztizen La Cruz - Jara Navarlaz - Matxalen Oñate Esparza - Juan Pablo Orduñez / Mawa - Olatz Otalora - Anderperez - Laura Ruiz Sáenz - Ander Sagastiberri Fernández - Manu Tarrazo - Imagen 31**
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK