MONTEHERMOSO KULTURUNEA - EHUko ARTE EDERREN FAKULTATEA
Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren seigarren edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia. Aurtengo edizioko komisarioa Cristina Arrázola-Oñate gasteiztarra da.
Hautatutako proiektuak erakusketa-programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean. Proiektu hauek aukeratu dituzte: