Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak

#Fem_RIGHTS
2018ko azaroaren 28tik 2019ko urtarrilaren 13ra arte. Lehenengo solairua

Proiektuak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena du ardatz, eta emakumeen eskubideen urraketa jorratzen dute, bereziki.

FemRIGHTS sei pieza handiz osatutako mikro horma irudiarekin jasoko du bisitaria. 12
metrotako lana da eta lanaren oinarria horretarako propio sortutako parte hartze
dinamika bidez saortu zutela nabarmendu du artista arabarrak.

Lehen aretoa atzean utzita, erakusketak darrai, HEROI ANONIMOAK arte instalazioarekin. Honen bidez, erreferentzia egiten dio historian emakumezko
erreferenteak faltan izan izanari. Arte instalazio honetan hamarnaka liburu aurkitzen ditu ikusleak eta, betaurrekoen bidez, liburu horietan izkiraturik dauden emakumeen izenak ikus ditzake. Horiek topatzeko aldiz, zailtasunak ere badaude. Kristalezko sabai hori alegoria bat da beraz, emakumeek gizarteko goi-karguetara iristeko dituzten zailtasunen isla, alegia.

IKUSEZINTASUNA artelana da hurrena. Lan honek zenbait emakumeren esperientzia
traumatikoak edo eskubideen urraketak azaleratzen ditu, lekukotzak emateko. Ondoan, Esku - bidea lana dago non 200 esku zuriren gainean ikusentzunezkoa proiektatzen den.ESKU-BIDEAK, euskaraz, eskuen bidea esan nahi du. Laguntza eskatzen dute, aldarrikapen ilarak sortzen dituzte, eta justizia bideak eraikitzen dituzte, emakumeekiko errespetua, askatasuna, bizitzeko eskubidea eta segurtasunaeskatzeko.

Areto honetako artelan TXIKITATIK:ESTEROTIPOAK lanak hartzen du. Irati Jimenez idazle bizkaitarraren testu bat du oinarri. Haurrek jolasteko objektu horiek esanahi magiko, erlijioso edo erritual handia zuten jatorrian.Barbie panpinek hainbat lanbide irudikatzen dituzte, denak ala denak emakumeen estereotipoei lotuak; aldi berean, paleta panpina haien gainean egongo da, gure artean denbora luzeagoa daramala islatzeko. Lanak kontraposizioa osatzen du eta azken hamarkadetan panpina horiei egotzitako estereotipoak azaleratzen dira, baita egun panpinek duten xedeetan izan diren aldaketak eta haien bilakaera ere.

AHALDUNDU ZAITEZ! / EMPODERAT! artelanean ikuslearen parte hartze aktiboak bilatu da.Ikusle batzuek atea zabaltzera ausartuko dira, beste batzuek, ez. Gizartearen inposaketaren aurrean gizakiek hartzen duten joerari buruzko hausnarketa bat proposatzen du, emakumeen altxamendu historikoen bitartez.

JATORRIZKO BEKATUA artelanak ixten du erakusketa. Sagar gorri, garbi eta distiratsuz beteriko kupula batek emakumeari egozten zaizkion azalekotasun, edertasun estereotipoei, mendetasunari eta loturari buruz hausnartzea eragiten du. Aldi berean, elikadurari eta egun jatorrizkoaren eta artifizialaren artean dagoen dualtasunari buruzko gogoeta ere pizten du.

Bizitzari eta heriotzari buruz, betikotasunaren desira amaigabeari buruz, gutxi irauten duen errealitatearen aurrean, zahartzeari eta belaunaldi berriei buruz. Edertasunaren iraupen laburra eta emakumeari loturiko jatorrizko bekatua (Adam eta Eva), Walt Disneyren Edurne Zuri eta betiereko edertasuna eta gaztetasuna bilatzen duen sorgin gaiztoaren opari pozoitua.



Proiektua: Unesco Etxea - Irantzu Lekue

Inaugurazioa: 2018ko azaroaren 28an, 20:00etan. Sarrera doan

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK