Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


El eje tridimensional del lenguaje verbal oral: el pliegue tonal. Andrea Dávila

2018ko azaroren 9tik abenduaren 9ra. Jovellanos aretoa


Laburpena

Ahozko komunikazio-prozesuetan edukia formari (edukiontziari) gailentzen ohi zaio.
Planteatzen dugu soinu-arteak elementu (para)linguistikoen gainean eragin dezakeela, edukiaren eta edukiontziaren inguruan tolesdura bat sortzeko, esperientzia estetikoa areagotuko duena. Hipotesi hori aztertzen da ikus-entzunezko instalazio honetan, zeinak ikusle proaktiboen laguntza eskatzen duen. Diziplinartekotasun-perspektiba hori lagun, diziplina lehen ikuspegian urrunak (hala nola ahozko hizkuntza, artea eta soinua) gerturatzeko gogoa islatzen du, bai eta kezka nagusi ahozkoa ez dena duen soinu-artearen subgenero batean sakontzekoa ere.


Biografia
Galizian, jaio nintzen 1995ean, Boiro izeneko herri arrantzale txiki batean, eta 2013an hasi nituen Arte ederretako ikasketak Vigoko Unibertsitatean. Bi urte geroago, eta Ersmus beka bitarte, margolaritza eta eskulturaren adarretan espezializatu nintzen, Errumaniako George Enescu Unibertsitatean. 2017an, eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren ikerkuntza-proiektuaetarako beka baten bitartez, Ikerketa eta Sormena Artean masterrari ekin nion Euskal Herriko Unibertsitatean. Horrez gain, nire prestakuntzan komisario-praktikak ere egin izan ditut, arte-galeria nazional zein nazioartekoetan. Parte hartu izan dut Zenbait arte-erakusketa (esaterako Eu son miña izenekoa, Maríngo museoan) eta nazioarteko biltzarretan ere (Portoko 1st Literacy Summiten), eta finalista izan naiz hainbat lehiaketetan, esaterako literatura esperimentaleko Sporting Club Russafa lehiaketan, eta Carlton hotelaren Pintura Lehiaketan.



© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK