Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak

Feroz eta kabala. Izaro Ieregi

2019ko urtarrilaren 25etik otsailaren 24ra. Jovellanos aretoa


Indarkeriak erakarri egiten nau gorputza eta identitatearen arteko bitartekari gisa. Askotan artxiboak, kolektiboak zein intimoak eta beste pertsonen gorputzak erabiliz ematen diet forma nire lanei. Erregistro performatiboa interesatzen zait, honek subjetuak egunerokotasunean eta testuinguruan sortzean ematen diren estrategietara hurbiltzea ahalbidetzen didan heinean. Indarkeriazko marko bat arakatu eta ulertzen saiatzen naiz, testuinguru batek subjetuak eraikitzen dituenean ematen dena, eta beste zerbait maitakorrago batean bihurtu. Horretarako ekintzan zentratzen naiz, nik sortu berri dudan inguruabar berrian gertatzen den horretan. Baina baita ere imajina-objetua interesatzen zait eta honen anbibalentzia. Nola sinesgarritasun osoko diskurtso bat eraiki daitekeen, ez hainbat erakusten denagatik baizik eta nola erakusten denagatik baizik. Izaro Ieregi


Izaro Ieregi (1987) EHUko Arte Ederretako fakultateko lizentziaduna da (2010).  2013an OKELA espazioa sortu zuen, Bilbon, beste bi kiderekin batera. Bakarkako erakusketak egin ditu leku hauetan: Arizko Dorretxea, Basauri (2017); C.C. San Martin, Buenos Aires (2017), eta Chinese European Art Centre, Xiamen (2017). Honako leku hauetan ere erakutsi du bere lana: Guggenheim museoa, Bilbo (2017); NY Space, Manchester (2016); Getxoarte, Getxo (2016). Egonaldiak egin ditu Bilbaoarte Fundazioan (Bilbo, 2016) eta Tabakaleran (Donostia, 2018). 2018an ERTIBILen bigarren saria lortu zuen, eta horri esker egonaldia egin zuen Studio Kura egoitzan (Japonia).




© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK