Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak

The eye of the banopticon. Jean Pierre Vargas

2019ko apirilaren 5etik maiatzaren 5era. Jovellanos aretoa

The eye of the banopticon ("Banoptikoko begia") identitate-kontrolaren eta zaintzaren teknologia biometrikoei buruzko erakusketa-proiektua da. Sistema horiek gizartearen zenbait eremutan erabiltzen hasi dira; horien artean, nagusienetako bat migrazio- eta aireportu-kontrolena da. Halako lekuetan ikusi daiteke teknologia horiek identitatea kudeatzeko eite administratibo arriskutsua dela, intrusibo eta baztertzailea, herritartasun kontzeptua bera ere kolokan jartzeraino.

Hasieran, gorputza kontrolatzeko eta ikertzeko erabili diren moduez jardun zuen collage digitalaren eta animazioaren bidez, eta analogiak ezarri zituen XIX. mendean arrazak sailkatzeko erabiltzen ziren ikerketen (frenologia eta kraniometria) eta antzeko gaitasuna duen aurpegia ezagutzeko gaur egungo softwarearen artean. Azken lanetan, gehiago zentratu da biometriak migrazioen eta aireportuen testuinguruekin dituen loturan, eta Irailaren 11aren osteko izu globalizatuaren garaian hura ezartzeko dagoen itxurazko premian.

Biografia
2018an, Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Masterra bukatu du, EHUn; Arteko Gradua ere egin zuen han. Banako zein taldeko proiektuak egin ditu Medialab Pradon (2018), Bizkaia Aretoan (2018) eta Getxoarten (2018), besteak beste. Artegintzan ez ezik, 3D grafikoetan ere interesatuta dago; esparru horretan era autodidaktan hasi zen, eta Delirium Studios enpresako grafista lan egitera iritsi da, 2018an. Gaur egun, kultura-kudeaketako praktikak egiten ari da Kunsthalle Lissabon-en (Lisboa, 2019), Global Training beka baten bidez.


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK