Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak

Inadaptada Resistencia. Raquel Asensi

 2019ko maiatzaren 17tik ekainaren 16ra

Raquel Asensiren “Erresistentzia Moldatu Gabea” 
MH – UPV-EHU programaren 2019ko deialdian hautatutakolanetako bat da. 

Mundu zabalean zehar ekoizten diren plastikozko ontzi gehienak–eta minutuko milioi bat ontzi ekoizten da– ez dira ez birziklatzen, ez etaberrerabiltzen ere: lehorreko zabortegietara edo itsasora jaurtitzen dira.Erakusketa honetako pieza gehienak eskultura zeramikoak dira, modu anbibalentebatean eder eta artifizial, leun eta agresibo, bigun eta gogor, efimero eta betiereko…Esperimentu gisa eginak dira, elementu plastiko, landare eta algekin. Guk geuksortzen ditugun hondakinekin batera munduan dagokigun lekua birpentsatzekosaioa dira, lehen uste eta begiratuan aurkakoak diren elementuak uztartuz(esaterako elementu natural eta artifizialak), hain zuzen ere bizi dugunaldaketa postindustrial sakoneko garai hauetan. 

Artistak materialakikertzen ditu, eta sortzen diren piezek edertasun apaingarriaren eta iraultzaedo transgresioaren arteko jolas anbibalentearen eragin handia dute. Asensirenerakusketan Cristina Arrázola-Oñatek egin ditu komisario-lanak. 

Raquel Asensik (Barakaldo, 1989) Bilbon bizi eta lan egiten du.2015an Zeramika, Artea eta Funtzioa masterra bukatu zuen, eta gaur egundoktoregaia da EHUko Eskultura Saileko “Ikerketa Arte Garaikidean” izenekoDoktorego Programan. Portzelanaren diseinuan diharduen Sargadelos lantegigaliziar entzutetsuan egin zuen praktikaldia. 2018ko ERTIBIL erakusketarakohautatu zuten eta BilbaoArte Fundazioaren ekoizpen-beka bat jaso zuen, bai etaEusko Jaurlaritzaren Ikusizko Arteetarako dirulaguntza zenbait proiektutarakoeskuratu ere. Gainera, sorkuntza eta ikerketa uztartzen dituen proiektu bateanmurgilduta dabil, perspektiba feministek 70eko eta 80eko hamarkadetan zeramikariloturiko praktika artistikoetan izan zuten eragina aztertzen. Bere ekoizpenartistikoa diziplinartekoa da; zeramikazko eskulturak, argazkigintza etagorputz-ekintza uztartzen ditu. 

Informazio gehiago: www.raquelasensi.com  

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK