Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

BLUE: CONTACT LINE:RED. Irati Inoriza


2018ko martxoaren 15etik apirilaren 28ra

BLUE: CONTACT LINE: RED gorputz fisiko-ukigarrien eta gorputz fisiko-birtualen arteko konexioak sortutako koreografian oinarritutako display bat da. Harremanak –estekatze-ekintza gisa ulertuta–, bestearekiko harreman fisiko edo birtualak eragindako ukimena bitarte, gorputzen artean gertatzen den horretara bideratzen du nire interesa
Erakarri egiten nau harremanetan diren gorputz bizituen eta bizidunen artean gertatzen den hurbilketa, garen gorpuztasunen artea. Abdukzio-ariketa da, beste”arekin” harremantzekoa, eta ez beste”tik”.

Koreografia oso bat, zein, bere keinu eta gorputz-posizioetan, gertatzeko dagoenaren gertakari den. Harremanezko konexio gero eta anitz eta ugariagoen garaia, zenbait denbora-espazio sistematan.


Irati Inoriza (Balmaseda, 1992) EHUn egin ditu bai graduko ikasketak, bai eta Ikerketa eta Sormena Artean izeneko masterra. Ondoren, Tomas Rullerrek zuzendutako Atelier de Performancen osatu zituen ikasketak, VUT Unibertsitatean (Brno, Txekiar Errepublika). 2018An INJUVE 2018k hautatua izateaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso zuen, WHAT A BLUE! Proiektua garatzeko. 2017an Casal Solleric Artista Erakusketaren Saria irabazi zuen, eta FUTURO PRESENTEra gonbidatu zuten (INJUVE, Madril), 30 urtetik beherakoa izanik goraka datorren artista gisa.


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK