Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

METRÓPOLIS. Jon Gorospe


2019ko maiatzaren 17tik ekainaren 30era


PASEATZAILE BAT MAPA DIGITALEN AROAN

Bat. Lurraldea eta mapa: tresnak. Gure hirietako geografia ulertzen eta bizi dugun modua ikaragarri aldatu da azken hamar urteotan. Mapa eta kale-plano digitalak dira aldaketa horren erantzule, Baiduren Total View eta Google-ren Street View aplikazioek-eta hain arrunt bihurtu dituzten horiek. Mapa horiek ez dira zabaltzen, tolesen lekuan zeroen eta batekoen kate trinkoak baitituzte, eta pantailetan pixelak bihurtzen baitira. Mapa horiek artxibo erraldoi gisa funtzionatzen dute, eta dituzten neurriak erabilezinak dira, zentzu batean baino gehiagotan, beldurtzeko modukoak. Gehiegikeria horren aurrean ez kikiltzearen, bertan murgildu eta obra material, ukigarri eta analogiko batekin irtetearen ondorioa da Metropolis.

Bi. Berriz ere materiara: liburuak eta mosaikoak Hamar mosaiko handi eta hamar liburu dira emaitza. Mosaiko bakoitzak —eta liburu bakoitzak— hiri handi baten ehun eta hogei irudi ditu. Hamar megahiri, hamar hiri ospetsu, XX. mendeko kale-argazkigintzak bere agertoki gogokoena bihurtu zituen hamar hiri. Hamar hiri, zergatik ez esan, mitiko. Xehe-xehe eta fidela izan da Jon Gorospek egin duen prozesua, eta honela laburbil daiteke: hiri bat aukeratu, haren mapa zabaldu, ibilbide birtuala egin haren kaleetan barna eta pantaila-argazkia egin lehenago argazkia egin zaizkionari. Beste argazki batzuen argazkiak, aurretik egindako paseoetan zeharreko paseoak.

Eta hiru. Paseatzaile berriaren jitoak Omenaldia eta kritika ere badakartza Metropolisek. Flâneurrari, paseatzaileari egiten dio omenaldia. Omenaldia zabaltzen zaie, halaber, pasa den mendean zehar hiri horiek nekaezin dokumentatu dituzten argazkilarietako batzuei. Kritika gure XXI. mendeko kale-argazkigintzari egiten dio. Irudi guztiak une guztietan hartzen ari direnean, dokumentatze-lana zaildu egiten da, eta lekuz aldatzen da. Dokumentalistak aztertuko ditu artxibo nahaspilatsu eskuragarriak; berak aukeratu eta erauziko du. Erauzketa horrexek, hain zuzen ere, ematen dio balioa irudiei. Orain, inoiz baino areago, argazkilaria antologoa da, jitoan dauden irudien multzo eskerga batean murgilduta dagoen flâneur bat. Eskura ditugun baliabideez kontzientzia hartzearekin hasten bada ironia, orduan, nahita ironikoa den lan bat dugu aurrean. Ironia horrek berriz ere dakarkigu galdera, “zer izan daiteke garaikidea?”; Jon Gorospek galderari heldu, eta erantzun irmoa ematen saiatzen da hemen.                                                                                                                   


                                                                                                               Rubén Ángel Arias


Jon Gorospe, Gasteizko  Arte eta Diseinuko goi mailako Eskolangraduatua, Artean, eta Vilnius Faculty of Arts-en (Vilnius, Lituania). Azken proiektua Maltan egin zuen. Prestakuntza artistikoa hainbat egilerekin argazkigintza/artea ikasiz osatu zuen: Pep Bonet, Juan Valbuena, José Muñoz, Matías Costa, David Jiménez eta Xavier Rivas, besteak beste. Zenbait sari etabeka lortu ditu. www.jongorospe.com

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK