Gasteizko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak hainbat jarduera-ildo garatzen ditu sorkuntza artistiko garaikidea sustatu, bultzatu eta ezagutzera emateko asmoz.
Testu inguruhorretan egiten du Montehermoso kulturuneak deialdi hau,
HIRU proiektu artistiko hautatu, eta ikusentzunezko proiektu BAT, gerora, jendaurrean erakusteko asmoz. Banakako lanak nahiz talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie artista lokalei, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten ekintzen bitartez, eta horiek herritarrengana hurbilduz.
2019ko irailetik 2020ko ekainara bitartean Montehermoso kulturunean aurkeztuko diren sorkuntza artistikoaren alorreko gehienez hiru proiektu hautatzea du xede deialdi honek. Proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta Montehermoso kulturunean aurkeztu beharko dira, aurrerago adierazten den epean.
Hautatzen den proiektuetako bakoitzerako gutxienez 4000 euro emango dira, eta gehienez 6000 euro. Proiektua ekoitzi eta gauzatzetik eta Montehermoso kulturunean erakusgai jarri eta zabalkundea ematetik sortzen diren gastuak oro hartuko ditu bere baitan zuzkidura horrek.
2019ko apirilaren 1era artekoa izango da proiektuak aurkezteko epea (1a barne).Posta elektronikoz aurkeztu beharko dira proiektuak, helbide honetara igorriz:
administracion@montehermoso.net.