Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa, 2019ko deialdia
Montehermoso Kulturuneak eta Garapenean Laguntzeko Udal Zerbitzuak egiten dute deialdi hau. Hainbat kultura eta/edo arte ekintzen bidez, munduan dagoen giza eskubideen egoeraren gainean, bereziki, Udalarekin harreman egonkor eta jarraitua duten herrietan –bertan giza eskubideak babesteko eta garapenerako proiektuak burutzen dituelako– dagoen egoeraren gainean, gogoeta eta azterketa kritikoa egiteko markoa sortuko duen proiektua hautatzea du xede deialdi honek.
Deialdiaren gehieneko zenbatekoa 14.999 euro + BEZ (% 21)izango da, eta Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren 2019ko aurrekontuko 0162-2391-22799 “Kanpoko beste zenbait lan” partidaren kontura joango da.
Proiektua ekoitzi eta gauzatzetik eta Montehermoso kulturunean erakusgai jartzetik sortzen diren gastuak barne hartu beharko ditu zuzkidura horrek.Gasteizko Udalak, bere aldetik, kostu hauek hartuko ditu bere gain,0162-4630-2-2799 “Kanpoko beste zenbait lan” partidaren kontura:
-publizitatearen eta zabalkunde instituzionalaren kostuak, hala nola hirian egiten den publizitatea, gonbidapenak, aretoko orriak eta Montehermoso kulturuneko bannerra.
-aretoetako arreta- eta zaintza-langileak.
Proiektua ekoitzi eta gauzatzetik eta Montehermoso kulturunean erakusgai jartzetik sortzen diren gastuak barne hartu beharko ditu zuzkidura horrek.Gasteizko Udalak, bere aldetik, kostu hauek hartuko ditu bere gain, 0162-4630-2-2799 “Kanpoko beste zenbait lan” partidaren kontura:
Era berean, muntatze- etad esmuntatze-lanen ondorio diren beste kostu batzuk era hartu ahal izango ditu bere gain Udalak, edo proiektuan jaso gabeko ekintza edo jarduera osagarriak, gehienez 4.000 euro arte. Montehermoso kulturuneko tresneria teknikoa eta giza baliabideak gehituko zaizkio horri,erabilgarri badaude eta proiekturako egoki badira.