Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketa


BOSQUE DE OMA. Ibarrola

Agustin Ibarrola artistaren artelanik ospetsuenean ardaztutako argazki-erakusketa.
Omako basoa, seguru asko, Ibarrolaren lanik enblematikoena eta ezagunena da, eta Euskadiko aire zabaleko artelanik garrantzitsuenetakoa. Kortezubin dago kokatuta, Urdaibai Biosferaren bihotzean, eta turismoa erakartzeko ere indar handia du, urtero 80.000 eta 100.000 bisitari bitartean izaten baititu. Margolariaren obrak kolorez, bizitzaz eta misterioz betetzen du ingurune naturala; baso magiko bihurtzen du.


Erakusketa Ibarrola familiak egindako eta egileak berak hautatutako argazki batzuek osatzen dute, eta, azken belaunaldiko materialean hezurmamitu dituztenez gero, edertasun handiko piezak dira.


Antolatzailea: Mario Onaindia Fundazioa
Laguntzaileak: Basquetour, Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz



© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK