Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Eraikinaren historia



Agirretarren jauregia

Eraikin hori Santa María kalea eta oraingo Frai Zakarias Martinez kalearen artean, hiriaren tokirik garaienenan, altxarazi zuen Hortuño Ibañez de Aguirre Lizentziatuak 1520. urte inguruan, lekaime domingotarren komentua bertan jartzeko asmoz. Eraikina amaitu zutenean, 1522.inguruan, Aguirre lizentziatuak erabaki zuen familiako egoitza bertan kokatzea.

1714an Maria Antonia de Salcedori Montehermoso Markesgo tituloa eman zioten. Eta hortik hartu zuen Agirretarraren jauregiak aurrerantzean erabiliako zuen Montehermoso jauregia izena.

1862an orduantxe sortu berria zen elizbarrutiak alokatu zuen jauregia bertan Apezpiku Jauregia jartzeko.

Hala ere, gerra karlista hasi zenean, 1873.urtean, armadako agintariek jauregia hartzeko agindua eman zuten, eta denboraldi batez kuartela ezarri zuten bertan.

Jauregiaren berrikuntza-lanak 1887an

1887an Amparoko markesak jauregia eta ondoko baratza gotzaindegiari saldu zizkion. Gotzaindegiak Fausto Iñiguez de Betolaza gasteiztar arkitektoari eskatu zion obra egiteko. Iñiguez de Betolazak berrikuntza handiak egin zituen jauregian. Egin zuen berrikuntza handienetako bat  izan zen eraikinaren fatxada nagusia tokiz aldatzea, eta sarrera Frai Zakarias Martinez kalera aldatzea.

Garai bateko Ur-biltegia

XX.mendearen azken herenean, Gasteiz urez hornitzeko behar ziren neurriak hartu eta lan batzuk egite erabaki zuen, eta horien artean 1885. urtean ura gordetzeko Ur-biltegia zabaldu zuten hiriaren lekurik goienean, Landatxo izeneko lekuan, Montehermoso jauregi zaharraren aurrean.

101 urte geroago, biltegia ustiatzen utzi eta itxi egin zuten. Lehenengo birgaitze-lank egin ondoren, 1991n, berriro zabaldu zuten, erakusketak egiteko gune bihurtuta.


Erabilitako iturria: Montehermoso jauregia. Francisca Vives, 2008
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK