MONTEHERMOSO KULTURUNEA BISITATU
Bisitak bertan behera geratu dira berriro abisatu arte
Bisita gidatuak hilabeteko lehendabiziko larunbatean, 19:00etan (jaieguna bada aurrreko egunean egingo da ordu berean).
Eraikinaren historia birpasatuko dugu, hau da, Ortuño Ibañez de Aguirre lizentziatuak 1520. urte inguruan eraiki zuenetik kulturunea jartzeko berrikuntza-lanak egin arte, gainera zentroan dauden erakusketaren bat bisitatuko dugu.
Doako jarduera. Aurrez ez da beharrezkoa izena ematea.