Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Falerina lorategiak Belar Soundsen hirugarren edizioa hartuko du, hiriko gune historikoaren birika hau musikaz betetzeko eta aisialdirako eta bizikidetzarako espazioa sustatzeko.  Musika estilo desberdinetako bertako taldeek euren lanak erakutsiko dizkiete, udako hainbat asteburutan, aire zabalean egingo diren zuzenekoetara hurbiltzen diren guztiei.

Kontzertuetara joateko gonbidapena erreserbatzeko moduak:
  • Entradium plataformaren bitartez.
  • Telefonoz,  945 161830 deituz, 10:00etatik 20:00etara astelehenetik – ostiralera (jaiegunetan izan ezik). Telefonoaren bidez jasotzen diren datu personalak Entradium plataforman ere sartuko dira.


Voodoo Charms, The Binilo´seta Resaca Jackson taldeen kontzertuetarako gonbidapenak ekainaren 3tik aurrera jarriko dira eskuragarri,goizeko 10:00etan.

Serious Business,Belceblues eta Neona taldeenkontzertuetarako gonbidapenak abuztuaren 3tik aurrera jarriko dira eskuragarri,goizeko 10:00etan.



Lagun bakoitzak, gehienez, 4 gonbidapen eskuratu ditzake.
12 urtetik beherako haurrak etagaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira; aulki bat bete ezarren, gonbidapena eskuratzea ezinbestekoa da.
Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.



Gogoan izan

  • Jarduera hau maiatzaren7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea,segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriekin gauzatuko da, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira.
  • Ateak 30 minutu lehenago irekiko dira.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek balioa galduko dute.
  • Ekitaldian ezin da jan, ez edan. 


Antolatzaileak: Montehermoso Kulturunea eta Oihaneder Euskararen Etxea
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK