Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

IDAZKUNTZAN SARTZEA, IDAZKUNTZATIK IRTETEA. Lanteagia Aimar Pérez Galí eskutik


2019ko ekainaren 15ean

DESHILAR

Zeintzuk dira pentsamenduaren eta ekoizpen artistikorako jarrera eta prozesuak gure testuinguruari dagokionez? Harian elkarlotzen eta elkar txirikordatzen diren objektuen batura, nahasketa edo korapilo gisa ulertzen dugu testuingurua, hots, testuinguru konplexu bat, egiteko eta ulertzeko modu ugari eta anitz onartzen dituena. Artea modu bizituan ulertzen dugu, esperientzian, afinitateetan eta eta intuizioetan oinarrituta. Topaketa honetan zeharkako moldean planteatzen dugu artearen analisia. “Deshilar”, kezka konpartitu batzuetan eta narrazio anitzetan oinarrituta, berriro kokatzeko eta berriro elkar aurkitzeko beharra aztertzeko. Elkartrukerako eta elkarrekin pentsatzeko espazioak  sortzea, ikuspegi feminista batetik, arteak gaur egun duen lekuari buruz.

Testua, adierazpen-leku bezala
Hausnarketa bat idazkerari eta haren molde hedatuei buruz, non jokoan sartzen diren gorputza, fikzioa, narrazioa eta hizkera. Topaketaren bitartez, testu-sorkuntza garaikidearen praktika, bideak eta lerroak konpartitzeko gune bat sortzen da

Lantegia: "Idazkuntzan sartzea, idazkuntzatik irtetea"Ekainak 15, larunbata 
10:00 - 13:00 Ortuño aretoa

Irtetea pasiera egitera. Irtetea idaztera. Irtetea dantzan egitera. Irtetea idaztera. Irtetea agertokira. Irtetea idaztera. Irtetea pentsatzera. Irtetea idaztera. Irtetea elkarrizketara. Irtetea idaztera. Irtetea behatzera. Irtetea idaztera. Irtetea kanpora. Irtetea idaztera. Irtetea jostatzera. Irtetea idaztera. Irtetea gorputzera. Irtetea idaztera. Irtetea bazkaltzera. Irtetea idaztera. Irtetea parrandara. Irtetea idazkuntzara. Irtetea argitara. Irtetea idaztera.

Sartzea etxean. Sartzea idaztera. Sartzea ikasgelara. Sartzea idaztera. Sartzea antzokia. Sartzea idaztera. Sartzea basora. Sartzea idaztera. Sartzea itsasora. Sartzea idaztera. Sartzea behatzera. Sartzea idaztera. Sartzea kuzinatzera. Sartzea idaztera. Sartzera gorputzera. Sartzea idaztera. Sartzea klubera. Sartzea idaztera. Sartzera iluntasunera. Sartzea idaztera.

Izena ematea beharrezkoa da. Leku-kopurua mugatua daAntolakuntzak partaide bakoitzaren eskura 15 €-ko bidaia-poltsa bat eskainiko du. Lantegia amaitu ostean,  dagokion justifikazioa egin beharko da gastatutako kopurua itzultzeko. Horretarako  garraio txartelak aurkeztu beharko dira.
---------------------------------------

Aimar Pérez Galí (Bartzelona, 1982)
www.aimarperezgali.com
Zuzeneko dantzaren eta arteen alorrean aritzen da, dantzari, koreografo, ikerlari, pedagogo eta idazle gisa, betiere ulertzen duelarik gorputza ulertzen duelarik erreferentziazko leku gisa, eta dantza eraldaketa kritikorako tresna gisa. Dantza garaikidea ikasi zuen Amsterdameko (Herbehereak) Goi-mailako Arte Eskolan  eta Teoria kritikoari eta ikasketa museologikoei buruzko masterra egin du Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoko (MACBA) Ikasketa Independenteen Programan / Universitat Autònoma de Barcelona (UAB). Bere azken lanen artean azpimarratzekoak dira _è p i c a_, The Touching Community, baita Lo tocante liburua eta  Sudando el discurso: una crítica encuerpada hitzaldi performatikoa ere.
Irudia: Gerardo Sanz
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK