Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Proiektu Artistikoak 2019


FELICES. Rut Briones eta Raquel Durán

Proiektua: “Felices”, Rut Briones eta Raquel Durán

Otsailaren 21etik maiatzaren 3ra, Ur Biltegian

Inaugurazioa: otsailaren 21ean, 20:00etan

"Felices" ikus-entzunezko murgiltze-instalazioak jorratzen du zer eragin duen guregan zoriontsu izateko presio kulturalak, norbanakoarengan zein maila kolektiboan.

Sare sozialek aurpegi irribarretsuz bonbardatzen gaituzte; beren azken instanteko sendabide emozionalak iragartzen dituzte zoriontasunaren guruek; ikaragarri zoriontsu izateko zientifikoki frogatutako 25 ohituren zerrenda eguneratuak argitaratzen dituzte onlineko aldizkariek. Eta, hori guztia, mezu hau indartzeko: gure emozio positiboak maximizatzen saiatu beharko genuke, pertsona miragarri ororen behin betiko saria erdiesteko: zoriontasun etengabe eta itzulezina.

Zer gertatzen da, baina, itxaropenen mailara iristen ez garenean? “Felices” lanak galdetzen du zer gertatzen den neurri existentzialeko zoriontasunarekiko obsesio horrek zuzenean ukitzen dituenean gizakiak berezko dituen kontraesanak.

Rut Brionesek eta Raquel Duránek bikote artistikoa dira 2014az geroztik. Ikus-entzunezko instalazioen esparruan egiten dute lan, batik bat, eta mugitzen den irudiaren lengoaia erabiltzen dute mendebaldeko gaur egungo gizarteari buruz hausnartzeko. Haien jardun artistikoak, gehienbat, aztertzen du zer eginkizun duen norbanakoak kolektibitatearen barruan, zer sinergia, paradoxa, truke eta inkongruentzia sortzen diren ezinbestean binomio horretatik.

 Rut Briones Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatu zen Central Saint Martins-en (Londres), ikus-entzunezko narratiban espezialitatean. Sorkuntzarako laguntzak eman dizkiote Bilbao Arte Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, besteak beste.

Raquel Durán Arte Ederretan lizentziatu zen, argazkigintzaren eta ikus-entzunezko bitartekoen espezialitatean. Eusko Jaurlaritzaren Ikusizko Arteen sorkuntza-beka jaso du, eta Euskarazko Lan Sozialik onenaren saria jaso zuen Bilboko Zinema Ikusezinaren Jaialdian, “Tolosaldeko burrunbak”
bideoarekin.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK