Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

MODELO ETA PRAKTIKA (disciplinar). Iñaki Gracenea


2019ko uztailaren 5etik irailaren 22ra arte



Kontrol egiturek ekoizten dituzten irudiak zalantzan jartzea da gai nagusia; hain zuzen ere, egilearen azken proiektuen ardatza kontrolaren arkitektura eta espetxeen arkitekturaren historia izan dira. Sailkapenaren ideian oinarritutako lan multzo batek osatuko du ““MODELO ETA PRAKTIKA (disciplinar)” lana. Ur Biltegiko Montehermoso kulturunean instalatu da proiektua, bildumaren ideian oinarrituz garatzen diren lanen artean erlazio ezberdinak ahalbidetzeko eta aurkezten den testuingurua kontuan hartuz. Horren haritik, proiektua Gasteizko garai bateko kartzelatik abiatuko da, estatuan eraikitako lehen kartzela zelularra izan baitzen.


Iñaki Gracenea, Arte Ederretan lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatetik, Pintura espezialitatean. Hainbat arte zentrotan jarraitu zuen prestakuntza: Arteleku (Donostia), Kunsthauss Essen, ISCP (New York), CCA (Andratx) eta John Jay College (New York). Azken urteetan, proeiktu hauetan hartu du parte: Lloyd Sealy Library John Jay College/ CUNY (New York), Erromako Espainiaren Akademia, Modelos (Sistema y traducción), BBVA Fundazioa; Cahier de Fleurs espetxe-arkitekturari buruzko liburua ere argitaratu du. Leku hauetan dute haren lanen bat, besteak beste: Gasteizko ARTIUM Museoa, Unión Fenosa (A Coruña), Wurth Arte Garaikideko bilduma, Valentziako CAM, Caja Madrid, MUSAC, AENA, Espainiako Bankua eta Iruñeko Udala.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK