Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


IBILI GANBARAN. Un paseo por el ático


2019ko uztailaren 5etik irailaren 8ra arte. Lehenego solairua 

Ibili Ganbaran bitartekaritza artistikoko proiektu bat da, Gasteizko Parasite Kolektiboak 2019ko lehen sei hilekoan osatu duena, adin eta jatorri desberdinekoak izanagatik, bizi duten testuingurua batzen dituen pertsonekin: zer ote, eta Gasteizko Alde Zaharreko auzoa.

Konpainiako kideek sormen kolektiboko (ko-sormenezko) prozesu bat gidatu dute, topaketa eta lantegien bitartez, zeinetan herritarrek, banaka edo taldetan, protagonista izan diren geroko sormen-prozesua bideratu duten auzoaren testuinguruari lotutako oroimenaren inguruko materialen bilketan.

Ko-sormenezko prozesu horren emaitza bikoitza izan da. Batetik, pieza eszeniko ibiltari bat,  bildutako materialaren gaineko ikerketa eta sormen-lanaren emaitza, eta Baratza Aretoan zuzentzen duen Sormen eszenikoko Laborategian osatua. Pasieraren, nora gabeko ibiliaren eta nora ezaren ideia dira esperientzia honen ardatz nagusiak, non ikusleak ekintzaren ernamuintzat jotze diren. Antzezlan hau ez da produktu artistiko huts gisa pentsatu izan, hiriko oinezkoak desautomatizatzeko tresna gisa baizik. Artistez gain, publikoa bera izango da hiriaren eguneroko bizitzan tartekatuko den adierazpen artistikoaren osagarri.

Bestalde, erakusketa hau, hurbilketa bat Ibili Ganbaran izan den lan-prozesura.

Laguntzaileak: Montehermoso Kulturunea, Vital Fundazioa eta Bizikidetza eta Aniztasun Udal Zerbitzua

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK