Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

IÑAKI GRACENEA artistarekin topaketa


2019ko irailaren 19an, 19:00. Ortuño aretoa


 "Modelo eta Praktika (disciplinar)" da Iñaki Gracenea artistak irailaren 22ra arte Ur Biltegian ikusgai daukan erakusketaren izenburua. Topaketa honek erakusketa eta artistaren lan-prozesuak hurbiletik ezagutzeko aukera ematen du. Solasaldian erakusketaren katalagoa aurkeztuko da.

Sarrera librea lekuak bete arte.


Iñaki Gracenea, Arte Ederretan lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatetik, Pintura espezialitatean. Hainbat arte zentrotan jarraitu zuen prestakuntza: Arteleku (Donostia), Kunsthauss Essen, ISCP (New York), CCA (Andratx) eta John Jay College (New York). Azken urteetan, proeiktu hauetan hartu du parte: Lloyd Sealy Library John Jay College/ CUNY (New York), Erromako Espainiaren Akademia, Modelos (Sistema y traducción), BBVA Fundazioa; Cahier de Fleurs espetxe-arkitekturari buruzko liburua ere argitaratu du. Leku hauetan dute haren lanen bat, besteak beste: Gasteizko ARTIUM Museoa, Unión Fenosa (A Coruña), Wurth Arte Garaikideko bilduma, Valentziako CAM, Caja Madrid, MUSAC, AENA, Espainiako Bankua eta Iruñeko Udala.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK