Zinema-Komisariotzari buruzko Nazioarteko Topaketa hau praktika horri buruz hausnarketa egiteko, eta ideiak trukatu eta zabaltzeko asmoz jaio da. Topaketa gune ireki, malgu eta pizgarria izango da, non komisario nazional eta nazioartekoek beren ikuspuntu, esperientzaia eta estrategiak trukatu ahalko dituzten, bai beren artean, baita publikoarekin ere.
Hiru egun izango ditu topaketak, eta goiz eta arratsaldeko ordutegi intentsibo batean komisarioak eta ikasleak hiru ardatz nagusi hauen inguruan lan egiteko
1.- Berrikuspen historikoa: nondik gatoz
2.- Gaurko egoeraren diagnostikoa: nondik dihardugu gaur egun
3.- Etorkizunerantz: publikoen eraikuntza eta zinefilia berria
Topaketan auzi hauek jorratuko dira:
• Zer da zinema-komisariotza: berrikuspen historikoa eta egungo birsorpena
• Programazioaren eta komisariotzaren arteko aldeak
• Komisarioen erantzukizun etikoa eta estetikoa
• Nola eraikitzen publiko berriak aro digitalean?
Urriaren 18an eta 19an
Ostirala: 17:00 - 21:00
Proiekzioa 19:30ean publiko ororentzat: Gutun zuria Andrea Lissoniri
Larunbata: 10:30 - 14:00 eta 17:00 - 21:00
Proiekzioa 19:30ean publiko ororentzat: The Machine that Kills Bad People.
María Palacios Cruze-ek aurkeztua
Doako jarduera lekua bete arte.
Informazio gehiago: Tel 945 161 830, info.montehermoso@vitoria-gasteiz.orgArte eta zine arloko programadoreei eta komisarioei, ikasleei, artistei eta kultura kudetzaileei zuzendua