Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


2019ko WORLD PRESS PHOTO

WORLD PRESS PHOTO 2019
Begiratu eta ulertu

2019ko urriaren 18tik azaroaren 17ra. Ur biltegian
Astelehenetik igandera : 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara



World Press Photo prentsa-argazkilaritzaren arloko lehiaketarik ospetsu eta garrantzitsuena da munduan. Amsterdamen jaio zen 1955ean. Erakunde independentea da, eta helburua du kalitatezko prentsa-argazkilaritzaren bidez munduaren ulertzen laguntzea. Herbehereetako Constantijn printzearen babespean, prentsa-argazkilaritzarekin zerikusia duten jarduera hezigarri eta profesional ugari antolatzen ditu, urteko erakusketadelarik horien artean gailena.
Argazki irabazleen erakusketa Amsterdamenhasiko da, eta urtean zehar munduko 100 hiri eta 45 herrialdetan izango da ikusgai. Guztira, 4 milioi ikusle baino gehiagok ikusiko dute.

Aurtengo 157 argazki irabazleak mundu zabaleko 4.738 argazkilarik egin eta lehiaketara aurkeztutako 78.801 argazkien artean hautatuak dira.
Bigarren urtez jarraian, lehiaketako epaimahaiak 6 argazki aukeratu ditu World Press Photo 2019 Saria irabazteko,eta 3 proiektu sari berri baterako: World Press Photo 2019 Saria urteko Erreportaje Grafiko onenari.Beti bezala, erakusketan irudi gordinekin eta hazpegi deseginak ikusiko ditugu, baina baita istorio eder, harrigarri eta indarrez beteak ere. Hain zuzen ere, kazetaritza grafiko dokumentalaren indarrez beteak.
Epaimahaikideek irudi esanguratsu, parerik gabe eta gogoangarrien bilatzen dituzte. Oraingoan, Yanela neska txikiaren malkoetan aurkitu zuten halakorik, mugetako poliziak bera eta Sandra Sánchez ama McAllengo (Texas) atxilotzeko unean.
John Moore kazetariak irabazi du aurtengo World Press Photo saria, urteko argazki onenari. Ageriko drama izateaz gain,Trump administrazioaren "zero tolerantzia" politikaren intrahistoria ere jasotzen du.   


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK