Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

GAZTE ARTE 2019

Erakusketa 2020ko  urtarrilaren 31tik otsailaren 21era. Jovellanos aretoa
Gazte Arte edozein ikusizko arteren lehiaketa da, 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzat: pintura, eskultura, instalazioak, performance-a, happening-a, esku hartze artistikoak, kaleko artea, teknika mistoak, bideo-instalazioak edo komikiak, hau da, bai objektu-arteak bai arte inmateriala. Lehiaketaren gaia librea da eta sorkuntza esparru eraberritzailea bultzatzea du helburu. Proposamena hiru fasetan osatuta dago: lehiaketa, sorkuntza tutoretzapean eta erakusketa.

Proiketu hautatuak:

“Yo, como espejo” Adriana Fariñas
“ Irudipean”  Alba Tojo Rico 
“ La energía desde la materia”  Ibai Cobo 
“Bizidunalizazioa”  Aroa Arrizubieta y June Almarza
 
Sorkuntza fasea: abenduaren 24tik 29ra, Ur Biltegian
Saritutako proiektuen sortzaileek parte hartuko dute obra bat sortzea helburu duen banakako prozesu batean. Prozesu horiek Ibon Sáez de Olazagoitiaren tutoretzapean egingo dira eta hautatutako pertsonen sormen-prozesua gainbegiratzeaz arduratuko da. 

Erakusketa fasea: Egindako lanekin erakusketa bat egingo da Montehermoso Kulturunean. Erakusketa hori izango da proiektuaren bukaera eta balio izango du prozesu osoari balioa emateko, bai arduradunei, bai laguntzaileei eta, bereziki, parte hartzaileei.

Antolatzailea: Gasteizko Udalaren Gazte Zerbitzua
Laguntzailea: Montehermoso Kulturunea
Erakusketaren ordutegia
Astearte, asteazken eta ostegunetan: 18:00 - 21:00
Ostiral eta larunbatetan: 11:00 - 14:00 / 18:00 - 21:00
Igandetan: 11:00 - 14:00
GAZTE ARTE 2019
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK