Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Familiak Elkartzen

Izen-emateak otsailaren 10etik aurrera
Familiak ElkARTzen-ek  arte garaikidera hurbilduko zaitu zenbait instalazioren bitartez eta jolasa ardatz izanik.


2-5 urte bitartekoei zuzenduta heldu batek lagunduta
Larunbatetan: 12:00-13:00 Jarduera elebiduna.

Doako ekintza. Leku kopurua mugatua da
Informazioa. 945 161830     info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org



Zuria
Robert Morrisen obren materialtasunetik abiatuta, oihal zuriz osatutako instalazio batek beteko du espazioa.
Otsailak 22 eta 29, 12:00-13:00. Jarduera elebiduna

Bizi-zatitxoak
Njideka Akunyili artista ginearrak erabilitakoa gogorarazten digun estetika batekin eta kolore eta ehundura ezberdinetako paperak erabiliz, kanpoko eszena bat aurkeztuko dugu areto barruan.
Martxoak 7 eta 14, 12:00-13:00. Jarduera elebiduna

Paper-zerrendaka
Kolore ezberdinetako zintekin, goitik behera eta alde batetik bestera instalazioak Rivane Neuenschwander artista brasildarraren "I wish your wish" ekarriko digu gogora.
Apirilak 18 eta 25, 12:00-13:00. Jarduera elebiduna

Sustraiak
"Hubris Atë Nemesis" instalazioan oinarrituta, naturak eskaintzen dizkigun hainbat material erabiliko ditugu, orekan/desorekan dagoen eszenatoki bat lortzeko.
Maiatzak 9 eta  23, 12:00-13:00. Jarduera elebiduna


Bi saio instalazio bakoitzeko.

Izen-ematea egiterakoan, eguna aukeratu eta bi plaza erreserbatu saio bakoitzeko (haurra + pertsona heldu laguntzailea) edo hiru plaza (2 haur + pertsona heldu laguntzailea).Ezin izango dira bi heldu laguntzaile izan.

Instalazio bakoitzaren bigarren saioa amaitu eta hurrengo astelehenean erreserbako kurtsorea gaituko da hurrengo instalazioan izena emateko.

"Bizi-zatitxoak" instalaziorako izen-emateak. Martxoaren 2tik
"Paper-zerrendaka" instalaziorako izen-emateak. Martxoaren 16tik
"Sustraiak" instalaziorako izen-emateak. Apirilaren 27tik


Instalazio "Zuria"-rako izen-emateak. BETETA
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK