Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Deialdiak


PROIEKTU ARTISTIKOAK 2020 Deialdia

Proiektu Artistikoak 2017
Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak hainbat jarduera-ildo garatzen ditu sorkuntza artistiko garaikidea sustatu, bultzatu eta ezagutzera emateko asmoz.

Testuinguru horretan egiten du Montehermoso kulturuneak deialdi hau, HIRU proiektu artistiko hautatu, eta ikusentzunezko proiektu BAT, gerora, jendaurrean erakusteko asmoz. Banakako lanak nahiz talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie artista lokalei, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten ekintzen bitartez, eta horiek herritarrengana hurbilduz.

2019ko irailetik 2020ko ekainara bitartean Montehermoso kulturunean aurkeztuko diren sorkuntza artistikoaren alorreko gehienez hiru proiektu hautatzea du xede deialdi honek. Proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta Montehermoso kulturunean aurkeztu beharko dira, aurrerago adierazten den epean.

Hautatzen den proiektuetako bakoitzerako gehienez 6000 euro emango dira. Proiektua ekoitzi, garraiatu eta gauzatzetik eta Montehermoso kulturunean erakusgai jarri eta zabalkundea ematetik sortzen diren gastuak oro hartuko ditu bere baitan zuzkidura horrek.

2020ko apirilaren 1era artekoa izango da proiektuak aurkezteko epea (1a barne).Erantsitako eskabidea bete behar da.Izapideak online egin daitezke egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre Herritarren Arretarako bulegoetan.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK