Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


The sky is inside. Susana Viñolo

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia.
Hautatutako proiektuak erakusketa programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.


2020ko otsailaren 28tik martxoaren 29ra. Jovellanos aretoan
Inaugurazioa: otsailaren 28an, 20:00etan

Erakusketa honek aurrerapen teknologikoen eta ezagutzarenparadigma historikoki aldakorren arteko erlazioa du gaitzat, astronomiarenalorreko teknologiak ikergaitzat hartuz. Historian zehar, gizakiok holako etahalako tresnak baliatu izan ditugu zerua ikertzeko, hartara gure ahalmen sentsorialenesparrua handitzen joan garelarik; horra gure ezagutza- eta konkista-nahiarenerakusgarrietako bat. Prozesu horretan zehar lortutako irudiak ez dira ezobjektiboak, ez inozoak; aldiz, egungo teknologien subjektibitatearen etateknologia horiek lagun dituzten botere- harremanen menpe daude. Proiektu honetan,teknologia eta teoria antzinako eta oraingoak konbinatzen dira, esplorazioastronomikoari dagokionez eremu epistemologiko zabalagoa osatu eta definitzeko,halako moduan non kolokan jarriko den Unibertsoari buruz gaur egun dakigunasortzen den leku hegemoniko hori.


Biografia


Susana Viñolo artista espezializatua da arteteknologikoaren eta arte garaikidearen erakusketaren alorretan, eta zenbait ekoizpen-eta egoitza-beka jaso izan ditu. Bere lana erakutsi du, besteak beste, Deustukozubian (Bilbo), Bizkaia Aretoan (Bilbo), Kalearteanen (Basauri) eta Medialab Pradon(Madril). Ikus-entzunezko lanak proiektatu ditu Granadako Errealizatzaile Gazteennazioarteko jaialdian, eta lanak ditu Cádizeko Museoko Arte garaikideko bildumaneta Arte Garaikideko Florencio de la Fuente Museoan. Artesorkuntzarekin batera,kultur kudeaketaren alorrean ere aritzen da, eta idazti egiten du. Horrez gain,badu eskarmenturik komisario gisa, erakusketa-muntaketan, museoetarakodigitalizazio eta katalogazioan,





© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK