Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


Walking the line. Javier Ozcoidi

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia.
Hautatutako proiektuak erakusketa programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.


2020ko ekainaren 26tik uztailaren 26ra arte. Jovellanos aretoan
Ekainaren 26an 20:00etan, erakusketaren irekiera / inaugurazioa sormen prozesuaren azalpena artistaren eskutik

Egungo artistek gero eta gehiago jotzen dute beren lan-sistemei buruz hitz egitera, bigarren mailan uzten dutelarik ondorioak atera beharra. Metodologiari garrantzi handiena ematen saiatzen dira, espektatibak oro bigarren lekuan utziaz, eta galdera berriak planteatuz.

Performance edo ekintzaren baten gidoia dirudienaren aurrean gaudela esan behar, gorputzean zentratutako lan baten dokumentazioan; espazio publikoan eginiko jarduera baten erregistroaren aurrean geundeke, edo burutzen ari den lan baten behin-behineko irudien aurrean. Baina auzi hori konpontzen saiatzen garen bitartean, ulertuko dugu proposamen honek ekintzaren eta agiriaren arten ezartzen diren harremanen aurrean paratzen gaituela, estrategiaren eta entrenamenduaren artean, esku-hartzearen eta diziplina ezaren artean. Izan ere, prozesu jakin baten zatikien aurrean gaude, metodologia jakin baten aurrean, metodologia barreiatu bezain esan nahi dena ebazteko beharrak trebetasunez josi baten aurrean.

Itsumustuan nahasten direla dirudien auzi horiek guztiek osatzen dute Javier Ozcoidiren probaleku. Bere proposamena prozesu etengabea da, behin eta berriz kolokan jartzen duena proiektuaren ideia; prozesu bat, zeinaren abiapuntua “testuingurutik kanpo” den, betiere harrigarriaren, sailkaezinaren eta egongaitzaren artean mugetan jokoan... Hustuketa eta gainezka egitea, bilaketa-ariketa temati bihurtuak.

Cristina Arrázola




© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK